EUSKARA

Beste liburu beltz bat

‘El libro negro del euskera’ argitaratu eta hogei urtera, beste liburu bat ondu du Joan Mari Torrealdaik: ‘Asedio al euskera. Más allá del libro negro’. Eduki berria da gehiena. Euskararen aurkako joera aztertu du, adibidez osatuta.

Joan Mari Torrealdai, liburua eskuan duela.
Joan Mari Torrealdai, liburua eskuan duela. Jon Urbe/Forku

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko apirilak 16

Euskararen aurkako jokabidearen lekukotasuna eman zuen Joan Mari Torrealdaik 1998an, El libro negro del euskera (Euskararen liburu beltza) liburuan, eta haren gaurkotze moduko bat aurkeztu du orain: Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Setioa euskarari. Liburu beltzaz harago). Txertoa argitaletxeak kaleratu du liburua.

Hemezortzigarren mendetik aurrera egindako legeak eta intelektualek emandako iritziak jaso ditu liburuan Torrealdaik, baina batez ere azken urteei erreparatu die, 1998 ondorengoei. Izan ere, uste du “korronte baten abiapuntua” izan zela garai hura. Batetik, “estatuari errua kendu eta hizkuntza komunitateari jarri” zaiolako, eta, bestetik, “negazionismoa” areagotu egin delako, euskararen aurka egindako erasoei ezikusia eginda.

Dozenaka eta dozenaka adibidez hornitu du liburua Torrealdaik: legeetan jasotako neurriak eta pertsona ezagunek egindako adierazpenak: idazleak, kazetariak, linguistak... Horien guztien oinarria azaltzeko, bi kontzeptu baliatu ditu. Batetik, matxismo diskurtsiboa: “testosterona intelektuala” aipatu du, jakin gabe euskarari buruz suelto hitz egitea, eta batez ere gizonak izatea hori egiten dutenak. Bestetik, hizkuntza ideologia supremazista: euskararen egoera ezagutu gabe, gaztelania goresteko joera, “kontzeptu faltsuetan oinarrituta”.

Liburuaren bidez, “kontzientzia” zabaldu nahi du, hori delakoan “defentsarako” bidea. Gaztelaniaz argitaratu du liburua. Batetik, uste du jasotako adibide mordo horiek “indarra” galduko luketela euskarara itzulita, eta, bestetik, euskaldunengana ez ezik, euskararen aurkako adierazpen horiek egin dituztenengana ere iritsi nahi du, haiek “lotsarazteko”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna