Skolae programa

Nafarroako 700 irakaslek parte hartu dute Skolae hezkidetza programan

Skolae programak berdintasunarekiko konpromisoa adierazteko gai diren ikasleak lortzea du helburu. Hamasei ikastetxetan ezarri dute dagoeneko, eta hiru edo lau urte barru Nafarroako ikastetxe guztietara eramatea aurreikusten dute.

Aitor Lakasta, Maria Solana eta Pilar Mayo
Aitor Lakasta, Maria Solana eta Pilar Mayo jagoba manterola / foku

Ane Eslava -

2018ko apirilak 16

Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilariak, Aitor Lakasta Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak eta Pilar Mayor Berdintasun teknikariak Skolae, berdin bidean izeneko hezkidetza programa pilotuaren lehenengo fasearen balorazioa egin dute. Lortutako emaitzekin pozik daudela adierazi dute.

Solanak azaldu duenez, hezkuntza maila guztietako hamasei ikastetxe publikok hartu dute parte Skolae programan, 2016-2017ko ikasturtean. Zentro horietako 700 irakaslek bost formakuntza modulu jaso dituzte, eta horietako 90ek trebakuntza berezia jaso dute, ikastetxe horietako diagnostikoa eta hobekuntza planak egiteko. Horretarako, bederatzi pertsonak osatutako hezitzaile talde baten laguntza izan dute. Bestalde, Haur Hezkuntzako ikastetxeetako gurasoekin elkarlanean aritu dira, bai eta herrietako begiraleekin ere.

Horrez gain, ikasgeletan erabiltzeko material didaktikoa sortu dute: 208 fitxa. Horietan landuko dituzten edukien berri eman du Mayok: "Autonomia, independentzia eta lanbidearen zentralitatea; desberdintasunarekiko kontzientzia kritikoa eta aldaketarako konpromisoa; lidergoa, ahalduntzea eta gizartearen parte hartzea; indarkeria zehatzak ekiditea eta jai eremuetako erasoak saihestea".

Skolae programa iaz sortu zuten, 2017-2021 Hezkidetza Planaren barruan. Egitasmoak berdintasunarekiko konpromisoa adierazteko gai diren ikasleak lortzea du helburu, Solanaren hitzetan: "Kultura berdinzale bat sortzeko: zaintzarekiko arduratsua, emakumeen kontrako indarkeriatik libre, eta indarkeriaren, diskriminazioaren eta genero desberdintasunen aurrean modu arduratsuan erantzuteko gai izango dena". Nafarroako hezkuntzaren giltzarrietako bat izateko sortu dutela gaineratu du.

Aurten hamasei zentrok parte hartu dute programan; hala ere, kopuru hori "modu progresiboan" handitzea aurreikusten dute: heldu den ikasturtean 50-100 ikastetxetan aplikatuko dute, eta hiru edo lau urte barru ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe guztietan egongo da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna