Literatura

Rodriguezen 'Bihotz handiegia'-k irabazi du Zilarrezko Euskadi saria

Ipuin liburuko pertsonaiak nabarmendu ditu Euskadiko Liburu Denden Elkarteak saria ematerakoan.

Eider Rodriguez idazlea
Eider Rodriguez idazlea Juan Carlos Ruiz/ Foku

Iñigo Astiz -

2018ko apirilak 17

Eguna liburu artean pasatzen dutenek ematen dituzte Zilarrezko Euskadi sariak, eta horrek ere egiten ditu berezi. Eta dendetan esku artean izan dituzten lan guztien artean, Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia ipuin liburua nabarmentzea erabaki du aurten Euskadiko Liburu Denden Elkarteak. Sei kontakizunek duten kutsu "kafkiarra" aipatu du elkarteak sariaren berri emateko zabaldutako oharrean, baina pertsonaietan jarri nahi izan du fokua. "Pertsonaiek ematen dioten indarraz beteriko istorioak dira. Aurrera nolanahi egiten duten pertsonaiak. Ez gaituzte indiferente utziko".

Laugarren ipuin liburua du Rodriguezek Bihotz handiegia, eta sei kontakizunek osatzen dute, eta, Euskadiko Liburuzainen Elkartearen oharrak nabarmentzen duenez, emakumezkoak dira ipuin guztietako protagonistak. Susa argitaletxeak iazko udazkenean eman zuen argitara liburua, eta idazketa prozesuan gozatu egin zuela aitortu zion egileak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan. Kritika onak bildu ditu ordutik hona. Distira aipatzen zuen, esaterako, Joannes Jauregik BERRIA egunkarian egindako kritikan. "Funtsean, esku artean dugun hau egilearen ipuingintzaren alerik finena da, bere ibilbidearen kateari tinko eutsi eta distira ateratzen diona".

Gazteleraz, Vivian Gornick idazle iparramerikarraren Apegos feroces liburua nabarmendu dute dendariek. "Obra klasiko eta eredugarri izateko ezaugarri guztiak ditu".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna