Albistea entzun

Kilometroak 2006 Oiartzun

'Ingo yeu, ingo ñeu' Kilometroak 2006ko kantua aurkeztu dute gaur

Kilometroak Oiartzunen izango da aurten Ingo yeu, ingo ñeu lelopean. Gaur aurkeztu dute izen bera duen kantua: %100 oiartzuarra. Izan ere, abestiaren musika Alaitza eta Maider bikoteak sortutakoa da eta hitzak, berriz, Jon Martin bertsolariarenak. Hirurak oiartzuarrak dira eta hirurak izan ziren 2006ko Kilometroak antolatzen ari den Haurtzaro ikastolako ikasleak.
Ainara Artola (KMK 06ren koordinatzailea), Jon Martin (Bertsolaria eta letraren egilea), Maider Zabalegi eta Alaitz Telletxea (musikaren egile eta kantariak).
Ainara Artola (KMK 06ren koordinatzailea), Jon Martin (Bertsolaria eta letraren egilea), Maider Zabalegi eta Alaitz Telletxea (musikaren egile eta kantariak). Argazki Press

Berria -

2006ko ekainak 13 16:23
Kantuaren letra sinplea dela azaldu dute baina era berean "iradokitzailea" ere badela. "Hiztun batek hizkuntzarekin duen maiatasun harremana kontatzen du". Hasiera batean Maider Zabalegi musikariak buruan zerabilen doinuak eta baita Jon Martin bertsolariak musika hari jarri zion letrak aldaketa handiak izan dituzte grabazio egune hurbildu ahal. Alaitz Telletxeak egin zituen kantuaren moldaketak. Alaitz eta Maiderren ahots ezagunak ezezik beste asko somatzen dira aurtengo Kilometroetako kantuan. Izan ere, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako haurrek musika jotzen eta grabazio lanetan parte hartu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...