EUSKARA

Euskara "lehia politikotik" ateratzeko eskatu du 'Aiaraldea'-k

Artziniegako Udalak eten egin du eskualdeko euskarazko hedabidearekin zuen hitzarmena. Baldintza hori jarri zuen PPk aurrekontuak onartzeko, eta EAJk onartu. Erabakia salatu du Aiaraldea-k.

'Aiaraldea.eus' webgunea.
'Aiaraldea.eus' webgunea. Berria

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko apirilak 17

Joan den ostegunean egin zuen osoko bilkura Artziniegako Udalak (Araba), eta aurrekontuak zituzten aztergai. EAJ dago udal gobernuan, gutxiengoan, eta PPrekin egin du aurrekontuetarako akordioa. Baldintza gisa jarri du PPk Aiaraldea-ri diru laguntzarik ez ematea eta publizitaterik ez jartzea.

Erabakia salatu du Aiaraldea-k, eta eskatu du euskara ez dezatela “lehia politikorako” erabili. “Kezkagarria eta larria da udal gobernuarentzat euskara estrategikoa ez izatea. Era berean, ozen salatu nahi dugu Joseba Elejalde PPko zinegotziaren euskarafobia”. Hautetsi horrek Aiaraldea-ren kontra esandakoak salatu dituzte. “Euskara bera politizatzea” leporatu diote.

Horrelako eskualdeetan euskarazko komunikabideek duten garrantzia nabarmendu dute: “Euskarak tresnak eta arnasguneak behar ditu Artziniegan, eta gaur egun eskaintzen zaizkion baliabideak baino gehiago”. Euskararen ezagutza handitzen ari da eremu horretan, baina dentsitate txikia da oraindik, eta erabilerarako oztopo da hori. “Artziniegan euskararen ezagutza datuak igo badira ere, erabilera indartzeko berebizikoak dira Aiaraldea hedabidea bezalako proiektuak”.

Herritarren aldetik jasotako erantzuna goraipatu du komunikabideak, eta azaldu du maiatzaren 12an elkartasun jai bat egiteko proposamena jaso duela, “udalak kendutako 1.500 euroak eskuratzeko”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna