EUSKAL PRESOAK

Urruntze politika amaitzeko eskatu dute Arabako Batzar Nagusiek

"Errotze sozial eta familiarretik urrun zigorrak ez betetzea saihestuko duen eta senideekin harremanak erraztuko dituen" espetxe politika bat galdegin dute. Sindikatu guztiek bat egin dute eskariarekin.

Arabako Batzar Nagusietan 2016ko abenuan eginiko bilkura bat.
Arabako Batzar Nagusietan 2016ko abenuan eginiko bilkura bat. Juanan Ruiz / Foku

Jon O. Urain -

2018ko apirilak 18

Arabako Batzar Nagusietako indar politiko guztiek, PPk izan ezik, mozio bat babestu dute espetxe politika aldatzearen eta presoen urruntzea amaitzearen alde. Zehazki, “errotze sozial eta familiarretik urrun zigorrak ez betetzea saihestuko duen eta senideekin harremanak erraztuko dituen” espetxe politika bat galdegin dute.

Foro Sozialak aurkeztu zuen testua, eta Ahal Dugu-k eta EH Bilduk eraman zuten bilkurara. EH Bilduko batzarkide Lorena Lopez de Lacallek nabarmendu du "mendeku politikarekin" amaitu behar dela, besteak beste, "euskal presoen kolektiboari aplikatzen zaion salbuespeneko politika nazioarteko legediarekin bat ez datorrelako". Gogoratu duenez, gaur egun 285 preso daude, horietako 278 Euskal Herritik kanpo dauden espetxeetan eta 23 larriki gaixorik.

Gainera, Foro Sozialaren ekimenez, akordioarekin bat egin dute ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE Hiru eta Etxalde sindikatuek, eta "garai politiko berrira" egokitutako espetxe politika bat eskatu dute. Gainera, konpromisoa azaldu dute "elkarrizketa bideak" bilatzeko erakundeen, alderdi politikoen eta gizarte zibileko beste eragile batzuen artean "adostasun transbertsal eta inklusiboa lortzeko".

Arabakoen aurretik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2016ko abenduan eskatu zuten bestelako espetxe politika bat, eta Bizkaikoek 2017ko ekainean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna