Turkia

Turkiako hauteskundeak ekainaren 24ra aurreratu ditu Erdoganek

2019ko azaroan ziren egitekoak presidentetzarako eta legebiltzarrerako bozak.

Turkiako presidentea, gaur, bozen data iragarri aurretik. EFE
ander perez zala
2018ko apirilaren 18a
21:27
Entzun

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak jakinarazi du 2019ko azaroan egitekoak ziren presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak urte eta erdi aurreratuko dituela: «Aurten izango dira, ekainaren 24an». MHP Mugimendu Nazionalistaren Alderdiak, Erdoganen aliatuak, bozak aurreratu nahi zituen.

Siriako gatazka eta auzi ekonomikoak aipatu ditu Erdoganek erabakia justifikatzeko, ekainaren 24ko bozek "desegonkortasun" horiekin amaitzeko balioko dutela argudiatuz. Iazko apirilaren 17an egin zuten erreferenduma Turkian sistema politikoari buruz, eta herritarren %51,4 sistema presidentzialistaren alde agertu ziren; ekaineko hauteskundeen ostean sartuko da indarrean sistema hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.