Hildakoa

Bikote baten eta haren semearen heriotza ikertzen ari da Foruzaingoa, Erriberrin

Gizonezko bat eta haren semea hilda aurkitu dituzte. Sendiko ama larri zauriturik eraman dute ospitalera, baina denbora gutxira zendu da. Foruzaingoa hilketaren aukera aztertzen ari da. Semeak gurasoak hil dituela eta bere buruaz beste egin duela uste du poliziak.

jarraia150997.jpg
2018ko apirilaren 18a
07:07
Entzun

Gizonezko bat eta haren semea hilda aurkitu dituzte, Erriberin, eta sendi bereko ama larri zauriturik atzeman dute. Helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina minutu gutxira hil egin da. Poliziaren esanetan, indarkeria zantzuak dituzte.

Hilketaren aurkera ari da aztertzen Foruzaingoa. Semeak gurasoei eraso egin eta, ondoren, bere buruaz beste egin duela da poliziaren hipotesi nagusia.

Semeak 47 urte zituen, amak 72 eta aitak 81.

Gertakariak Tafalla kaleko etxebizitza batean gertatu dira, 18:00ak aldera. Bertara joan dira Foruzaingoa eta Nafarroako larrialdi zerbitzuak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.