Pentsioak

Hegoaldeko pentsiodunek mobilizaziora deitu dute maiatzaren 5erako eta 26rako

Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek bilera egin dute Gasteizen, eta elkarlanerako gunea eratzea adostu dute.

Pentsiodunen elkarretaratzea, Iruñeko udaletxearen parean, joan den astelehenean. VILLAR LOPEZ, EFE
2018ko apirilaren 19a
14:08
Entzun

Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak Gasteizen bildu dira gaur, eta ekinaldiak koordinatzeko lantaldea eratzea adostu dute. Elkarlan horren lehen emaitzaren berri eman dute bilera amaitutakoan: manifestaziora deitu dute maiatzaren 5erako eta 26rako, "pentsio duinen" alde.

Maiatzaren 5eko mobilizazioak Espainiako Pentsio Sistema Publikoaren Defentsarako Estatu Koordinakundeak deitutako manifestazioekin egingo du bat. Horrez gain, Hegoaldeko elkarteek beste manifestazio bat antolatuko dute handik hiru astera, eta mobilizazio horietara gehitzeko gonbita egin diete estatuko gainerako elkarteei.

Azken manifestazio horri Espainiako aurrekontuen onartu eta egun gutxira egin liteke, PPren gobernuak proposatu dituen aurrekontuetarako nahikoa babes lortzen badu. Espainiako aurrekontuen eztabaida maiatzaren 22 eta 23rako dago aurreikusia. PPren aurrekontu proposamenak pentsio baxuenen %1 eta %3 arteko igoera jaso du. "Apurrak", pentsiodun elkarteen esanetan.

Asier Isasa Bizkaiko Pentsiodunen elkarteko kideak adierazpen bat irakurri du bileraren ostean. Adierazpen horrek "neurriak har ditzatela" eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.