Kultura

Imanol Olaizola hil da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sortzailea

98 urterekin zendu da orkestraren sustatzaile eta lehen presidentea. EOSek bere oroimenez eskainiko ditu gaurko eta biharko programaturik dituen kontzertuak, Gasteizen eta Donostian.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak omenaldia egin zion Imanol Olaizola sortzaile eta lehen presidenteari, 2012ko urte haieran.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak omenaldia egin zion Imanol Olaizola sortzaile eta lehen presidenteari, 2012ko urte haieran. Andoni Ca nellada /FOKU

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko apirilak 19

Kimikaria zen ikasketaz Imanol Olaizola (Donostia, 1920). Baina musikologoa ere baezin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa abian jartzeko enkargua jaso aurretik, 60ko hamarkadan, Gipuzkoako Abesbatzen Jaialdiaren, Bach jaialdiaren eta Donostiako Jazzaldiaren sorreran ere parte hartu zuen. Aurrerago beste kargu batzuk ere izan zituen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, Easo Abesbatzan eta Eusko Ikaskuntzan, adibidez.

1981eko uztailean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura saileko zuzendaria zela, ordura arte amestutakoa errealitate bihurtzeko aukera izan zuen. Ramon Labaien Kultura sailburuak eta Carlos Garaikoetxea lehenadakariak eskatuta, "Euskal Herriko Orkestra" izan asmo zuenaren oinarriak idatzi zituen, 16 orritan. 1982ko apirilaren 20an idatzi publiko bidez ofizialki eratuta geratu zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, eta Imanol Olaizaola izendatu zuten lehengo Administrazio Kontseiluko presidente.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere oroimenez eskainiko ditu gaurko eta biharko programaturik dituen kontzertuak, Gasteizko Printzipal antzokian eta Donostiako Kursaalen, hurrenez hurren. Olaizolari agur esateko hileta-elizkizuna bihar egindo da, apirilak 20 dituela. 19:00etan izango da, Donostiako San Bizente elizan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna