INDARKERIA MATXISTA

Gasteizen bi emakume hil dituzte, eta indarkeria matxistarekin lotu dute kasua

Gizonaren bikotekide ohia eta haren ama dira hildakoak. Gizona etxean itxi da, eta salto egin du. Zaurituta eraman dute. Udalak deituta, protesta egin dute 19:30ean, Plaza Berrian. Mugimendu feministak larunbaterako egin du deia, 18:00etan.

Hilketak gertatu diren etxea, Lakua-Arriaga auzoan.
Hilketak gertatu diren etxea, Lakua-Arriaga auzoan. JUANAN RUIZ / FOKU

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko apirilak 20

Gasteizko Julian de Arrese kalean bi emakumezko hil dituzte ostiral goizean. Ertzaintzako iturrietatik BERRIAk jakin duenez, emakume bat eta haren ama dira hildakoak, eta lehenaren bikotekidea da etxean itxi dena. Lehen informazioen arabera, gizonak labankadaz hil ditu bi andreak, eta etxeari su eman dio gero.

Etxean egon da denbora batez gizona, eta ondoren salto egin du leihotik. Suhiltzaileek jarria zeukaten koltxoneta baten gainera jausi da, eta zaurituta eraman dute. Indarkeria matxistaren hipotesia hartu dute poliziek, eta hori da ikerketa ardatz nagusia.

Gizonaren bikotekide ohiaren umeak eskolan zeuden, eta onik daudela baieztatu dute. Ertzaintzako iturrien arabera, gizonak ez zeukan indarkeria matxistarekin lotutako salaketarik.

Gasteizko Udalean udalbatzarra egiten ari ziren bitartean jakin dute hilketaren berri, eta, haren larritasunari erreparatuta, bertan behera utzi dute bilkura. Udalak elkarretaratzera deitu du 19:30erako. Emakundek bat egin du deialdiarekin, eta ehunka herritar elkartu dira bertan. Alderdi politikoek eta instituzioek aho batez salatu dituzte hilketak.

Mugimendu feministak, berriz, larunbatean egin du protesta: 18:00etan manifestazioa egingo dute, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna