Indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren aurka borrokatzera deitu dute Gasteizen

Mila pertsona inguru irten dira kalera salatzeko gizonezko batekbere emazte ohia eta haren ama hil zituela, atzo. Erasotzaileak mediku alta jaso du, gaur, eta Ertzaintzaren zaintzapean dago, epailearen esku utzi zain.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa, gaur, Gasteizen.
2018ko apirilaren 21a
07:52
Entzun

Indarkeria matxistak beste bi hildako eragin zituen, atzo, Gasteizen, eta gaur erasoari erantzun diote herritarrek kalean. Aski da! Erasorik ez erantzunik gabe lelopean, mila pertsona inguru elkartu dira hiriaren erdigunean, atzoko hilketak salatzeko. Gasteizko mugimendu feministak deitu du manifestaziora.

Yolanda Moñoz mugimenduko bozeramailearen esanetan, indarkeria matxistarekin "behingoz" amaitzeko antolatu dute protesta. "Gasteizko pertsona guztiei egiten diegu dei batzera eta akabatzen ari zaigu indarkeri matxista horren aurka borrokatzera".

Manifestazioa 18:00etan hasi da. "Bat hiltzen badute, guztiok hiltzen gaituzte; bat jotzen badute, guztiok jotzen gaituzte" oihukatu dute, besteren artean, manifestariek.

Atzoko hilketak Lakua-Arriaga auzoan gertatu ziren. Erasotzaileak 43 bere bikote ohia eta haren 69 urteko ama hil zituen labankadaz, 11:30ak aldera. Ertzaintzak atxilotu egin du 46 urteko gizonezkoa, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin ondoren.

Gizonezkoak mediku alta jaso du gaur, eta Ertzaintzaren zaintzapean galditu da, epailearen esku utzi artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.