Latinoamerika

Nikaraguako Gobernuak bertan behera utzi du gizarte segurantzaren erreforma

Daniel Ortega presidenteak elkarrizketarako deia egin dio oposizioari, eta Eliza katolikoari eskatu dio bitartekari izateko. Joan den asteazkenetik hainbat manifestari hil dituzte.

Manifestariak, atzo, Managuan. JORGE TORRES/ EFE
Berria
2018ko apirilaren 23a
13:56
Entzun

"Azken egunotako indarkeriazko gertakariak deitoratzen ditugu, eta barkamena eskatzen diegu biktimen senideei. Dei egiten diogu Nikaraguako herriari indarkeriazko ekintzak bukatu daitezen", adierazi zuen Ortegak atzo irakurri zuen mezuan. Joan den larunbatean Gurutze Gorriak adierazi zuen gutxienez sei lagun hil zituztela protestetan, eta gobernuak militarrak atera zituen hiri nagusietako kaleetara. Oposizioko iturriek gaur esan dute hildakoak 25 direla. 

Ikasleak eta jubilatuak mobilizatu dira gehienbat, eta oposizioko alderdiek Ortegaren agintea zalantzan jarri dute. Roberto Lopez Gizarte Segurantzako presidenteak adierazi zuen erreformak helburu zuela "finantza egonkortasuna bermatzea", eta gobernuak esan du aldaketen xedea zela "ardurak enpresen eta langileen artean banatzea".   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.