Enpresen finantzaketa

Elkargi urteko %10eko erritmoan haziko da datozen hiru urteetan

2020rako EAEko zorra %13ra jaitsiko dela aurreikusi du elkarrekiko garantia elkarteak

jarraia151268.jpg
Jon Fernandez.
2018ko apirilaren 25a
11:10
Entzun

Bazkideen Batzar Nagusia egingo du gaur goizean, Donostiako Kursaal jauregian, Elkargik. Bertan 2018-2020 bitarteko plan estrategikoa aurkeztuko du zuzendaritzak, eta aurreikuspenak onak dira: urteko %10eko erritmoan haziko da datozen hiru urteetan, eta 335 milioi eurotan formalizatuko ditu abalak 2020an. Aldi berean, zor bizia 935 milioi eurotan jarriko du urte horretarako.

Elkargi elkarrekiko garantia elkartea da, eta enpresa txikiei eta ertainei finantzaketa errazteko bitartekari lana egiten du bankuen eta enpresen artean. Elkargiko enpresa bazkideei bermeak eskaintzen dizkie, eta horrela, haiek baldintza hobeetan lortzen dituzte maileguak bankuetan.

Datozen hiru urteetarako bide orria da plan estrategikoa, eta Josu Sanchez presidenteak azpimarratu du "kontrako finantza agertoki baterako" diseinatu dutela; izan ere, gogora ekarri du interes tasak %0koak direla, gehiegizko likidezia dagoela, eta banku konkurrentzia handia dela. Hala ere, agertoki berrian "produktu, hitzarmen eta agente berriak daude, eta horiei esker, elkarrekiko garantia elkarterentzat aukerak sortuko dira".

Ziurgabetasunak eta erronkak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiaren hazkundea eta susperraldia sendo ikusten ditu Sanchezek. Aurreikusi du EAEko zorra BPGaren %13ra jaitsiko dela hiru urtean, nahiz eta Airef Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak 2036rako finkatu helburu hori autonomia erkidegoentzat.

Sanchezen iritziz, erabakigarria da une honetan politika industriala bultzatzea, inbertsio publikoa areagotzea eta euskal enpresei laguntzea. "Etorkizunak, zalantzarik gabe, oinarri hauek izan behar ditu: enplegua sortzea, herritarren bizi maila hobetzea, gazteen enpelguaren arazoari erantzun irmoa eta eraginkorra ematea, eta ezinbesteko oreka eta kohesio soziala lortzea". Eta horrek guztiak, Elkargiko presidentearen esanetan, "nzaioartekotzean, berrikuntzan eta lankidetzan aurrera egiteko bultzadaren parte izan behar du".

Nabarmendu du badirela ziurgabetasunak etorkizunean, eta zerrendatu du zeintzuk diren erronka berriak: negozio eredu berriak berramatu beharra, aliatu estrategikoak areagotzea, enpresen tamaina handitzea, erakundeak berraztertu eta berrikuntzara bideratzea, enpresaburu eta zuzendarien lidergoa indartzea eta enprsen epe luzerako egitura finantzieroa finkatzea. "Azken horetan, Elkargi ezin estimatuzko tresna da". Guztu horrekin batera, Sanchezek aburuz, "inbertesioa areagotzeko bidea emango duten enpresa marjinak berreskuratu behar dira".

Halaber, Elkargik bat egin du Confebask patronalaren kezkarekin: langile kualifikatuak aurkitzeko gero eta zailtasun handiago daukatela enpresek. Hori horrela, Sanchezek "guztiz ontzat" jo du Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek joan den apirilaren 16an sinatutako lankidetza esparru hitzarmena. Confebask kalkulatu zuen datozen hiru urteetan 100.000 lanpostu bete beharko direla.

Inbertsiorako eragiketak, indartzen

2017ko emaitzak eta aurtengo lehen hiruhilekoak eman ditu Pio Agirrek, Elkargiko zuzendari nagusiak. Iaz inbertsiora zuzendatuko finantzaketa eragiketak areagotzen jarraitu zuen, eta aldi berean, kapital zirkulatzailera eta birfinantzaketara zuzendutako eragiketak txikitzen. 2018ko lehen hiruhilekoan ere joera horri eutsi zaio.

Iaz 261 milioi eurotan formalizatu zituen bermeak Elkargik. Horien %42 (110 milioi) enpresen inbertsio proiektuak finantzatzeko izan ziren, 2016an baino %4,3 gehiago. Era berean, arrisku bizia 908,6 milioi eurokoa zen 2017 amaieran, eta sozietate oinarria %2,5 zabaldu zuen, guztira 15.184 enpresa bazkidera ailegatuz. Elkargik %16,07ko kaudimen protzentajearekin itxi zuen 2017an, aurreko urtean baino 5,6 puntu gehiagorekin.

Aurtengo lehen hiruhilekoan, ostera, ia 74 milioi euroko bermeak formalizatu ditu, iazko aldi berean baino %12 gehiago. Berme horien %58 berme finantzarioak izan dira. "Jardueraren gehikuntza horrek bidea eman du arrisku mailei eusteko. Izan ere, horiek 908 milioi euroren gainetik jarri dira joan den martxoa amaitzean". 
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.