Indarkeria matxista

Gizonezko bat espetxeratu dute Tolosan, emakume bat bortxatzeagatik

Ertzaintzak atzo atxilotu zuen, eta gaur preso sartu dute epailearen aurrean deklaratu ostean. Erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu dute, herriko Plaza Zaharrean, 19:00etan.

2017ko inauterietan egindako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea, Tolosan. JON URBE, FOKU
2018ko apirilaren 27a
14:55
Entzun

Ertzaintzak jakinaraz duenez gizonezko bat atxilotudute Tolosan (Gipuzkoa) eta espetxeratu, emakume bat bortxatzea leporatuta. Atzo atzeman zuen Ertzaintzak, eta gaur epailearen aurrean deklaratu ostean giltzaperatzeko agindua eman du.

Biktimak atzo aurkeztu zuen haren kontrako salaketa. Azaldu zuenez, gizonezkoak bortxatu egin zuen, apirilaren 19an. 76 urteko gizonezkoaren etxeko lanak egiteko kontratatu zuten, eta bere etxera lanera joan zenean, bortxatu egin zuen.

Tolosako Udalak, Tolosako Emakume Taldeak eta mugimendu feministak elkarretaratzera deitu dute gaurko, 19:00etan, herriko Plaza Zaharrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.