Sanferminetako erasoaren epaia

Catala: "Guztiok dakigu boto partikularra eman zuen epaileak arazo bat duela"

Espainiako Justizia ministroaren arabera, Espainiako Botere Judizialerako Kontseilu Nagusiak (CGPJ) epaiaren aurretik "esku hartu" behar zuen.

Rafel Catala, artxiboko irudi batean. SALAS, EFE
2018ko apirilaren 30a
08:01
Entzun

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak gaur Cope irratian esan duenez, "guztiek" zekiten Ricardo Gonzalez epaileak, sanferminetako bortxaketaren epaian boto partikularra eman zuenak, "arazo bat duela". Horregatik, bere ustez, CGPJk neurriak hartu behar zituen, "aurretik". Izan ere, ohartarazi du haren egitekoa dela epaileak beren lana egiteko moduan dauden edo ez ikustea. Gainera, "harrituta" dago CGPJk ez zuelako aurretik neurririk hartu, dagoeneko badituelako bere kontrako txosten batzuk irekita.

Epaiak "abusu" mailara jaitsi zuen Iruñeko erasoa, eta bederatzi urteko espetxe zigorrak jarri zizkien erasotzaileei. Gainera, hiru epailetatik batek, Ricardo Gonzalez magistratuak, boto partikularra eman zuen, akusatu guztien absoluzioa eskatuz. 2016ko sanferminetan gertatutakoa abusua izan zenik ere ez du uste hark; kontrara, taldeko eraso hura "sexu harreman" gisa definitu zuen, eta ez du egoki ikusten froga gisa erabiltzea "bere burua biktima gisa aurkezten duenaren testigantza".

Catalaren arabera, magistratuaren testuak "boto partikular batean desegokiak diren gogoetak"  jasotzen ditu. "Indarkeriaren" eta "larderiaren" arteko muga oso sotila dela onartu du, eta horregatik, "legeak errealitatera egokitzearen alde" dagoela dio.

Asko izan dira legea aldatzeko eskatu altxatau diren ahotsak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.