Ezbeharra

Mendizale bat hil da Pic du Midin

Juan Manuel Aizpurua Sarasola “Manu” Hendaian (Lapurdi) bizi zen mediku errenteriarra (Gipuzkoa) mendi istripu batean zendu zen larunbat arratsaldean, 100 metroko erorketaren ondorioz.

Pic du Midi. HORACIO VILLALOBOS, EFE
2018ko apirilaren 30a
15:39
Entzun

Juan Manuel Aizpurua Sarasola “Manu” 58 urteko Hendaiako medikua larunbatean zendu da, Pic du Midin 100 metroko erorketa egin ostean. Lagun batekin joana ziren Pic du Midin bi eguneko ibilaldia egitera, eta jaitsiera batean Aizpurua Sarasola arrastoa galdu zuen lagunak.

Ordu eta erdiz bilatu ostean suhiltzaileei abisua eman zien lagunak. Dragon 64 helikopteroa erabiltzen saiatu ziren larrialdi zerbitzuak baina ezinezkoa egin zaie eguraldi txarragatik. Bost jendarme oinez abiatu ziren orduan, eta bi orduko bilaketaren ondoren medikuaren gorpua aurkitu zuten haitzarte batean.

Hendaiako beilatokian egongo da gorpua, bihar arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.