Sanferminak

Aukeratu dituzte sanferminetarako zortzi kartel finalistak

Gaurtik maiatzaren 14ra arte bozkatu daiteke Iruñeko sanfermiñetarako kartela aukeratzeko hautagaien artean. Ikusi zortzi kartel finalistak argazki galerian.

2018ko maiatzaren 2a
15:58
Entzun

Sanferminak gerturatzen ari direnaren seinale. Zale direnentzako, urduritasun motibo. Dagoeneko aukeratu dituzte Iruñeko sanfermiñetarako kartela izateko hautagai diren zortzi finalistak.

Kontzeptu, konposizio eta teknika desberdinak dituzte guztiak ere. Beraz, bada aukerarik.

Gaurtik hasita, maiatzaren 14ra arte izango dute bozkatzeko aukera iruindarrek. Zortzi kartelak Kondestable jauregian izango dira ikusgai.

Kartel irabazlea zein den maiatzaren 16an egingo da publiko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.