Emaitzak

Euskaltelek ia 15 milioi euro irabazi ditu martxora arte, %11 gehiago

Konpainia laranjak %26,6 igo ditu salmentak, 176,6 milioi eurora arte.

Eskalteleko arduradunak. MIGUEL TOÑA / EFE
xabier martin
2018ko maiatzaren 3a
11:40
Entzun

Aurki beteko da urtebete Euskaltelek Asturiasko Telecable erosi zuela, eta ezin da ukatu gauzak ondo doazela Derioko enpresarentzat. Urteko lehen hiruhilekoan %10,9 igo ditu mozkinak; 14,6 milioi euro irabazi ditu. Fakturazioak ere gora egin du, eta modu nabarmenean, %26,6 igo baita, 176,6 milioi eurora arte. Indikatzaile guztiak dira positiboak Alberto Garcia Erauzkin presidente duen konpainiarentzat: EBITDA (emaitza gordina) 84,2 milioikoa izan da. "Sinergiak eta lan egiteko era eraginkorragoa" daude emaitza on horien atzean, Euskaltelek CNMV merkatu arautzaileari igorri dion informazioaren arabera.

Urteko lehen hiruhilekoak utzi dituen kopuruak bat datoz Euskaltelek zabaltzeko duen asmoarekin. Cash flow (diru zirkulantea) atalean 50 milioi eurotik gora dauzka konpainiak, %12,3 gehiago, eta diru sarrerekiko margina %28,5ekoa da. Partikularren bidez lortu dituzte taldeko enpresek (Euskaltel, Telecable eta R) sarrera gehienak, 116 milioitik gora. Enpresaren arloan %25,7 hazi da negozioa, eta 49,3 milioi euroren ekarpenak egin ditu. Lehen hiru hilabete horietan ia 34 milioiko inbertsioa egin du Euskaltelek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.