Sorturen ustez, askapen prozesuari egindako "ekarpena" da ETAren erabakia

Gaurko eguna "historikoa" dela esan du alderdiak: "Eskubide guztiak behar ditugu, guztiontzat".

Jon Urbe / Foku
Jon Urbe Foku Sortu alderdiko kideak/prentsaurreko batean

Jon Ander De la Hoz -

2018ko maiatzak 3

ETAk bere ibilbidearen amaiera iragarri eta berehala egin du Sortu alderdiak lehen balorazioa, txio baten bidez. Sortuk adierazi du ETAren amaiera erakundeak Euskal Herriaren askapen prozesuari egindako "ekarpena" dela. Halaber, etorkizuna eraikitzeko printzipio gidaria "eskubide guztiak, guztiontzat" izan behar duela zehaztu du.

Bere aldetik, alderdiko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek ere egin du balorazioa: "Oinetakoak aldatu ditugu, baina bideak berdina izaten jarraitzen du". Halaber, Rodriguezek zehaztu du "bakearen eta askatasunaren aldeko ekarpena" dela, eta "ongietorririk beroena" egin dio ETAren erabakiari.