Bertsolaritza

Frisierazko bertsolaritza ernaltzeko saiakera egingo dute

Bartelje egitasmoa aurkeztuko dute Leeuwarden Frisiako hiriburuan, 2018ko Europako kultur hiriburutzaren baitan. Horrez gain, euskarazko bertsolaritzaren garapenari buruzko dokumental bat ere estreinatuko dute.

Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finala, 2017ko abenduan, Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia). /
Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finala, 2017ko abenduan, Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia). /

Berria -

2018ko maiatzak 10

Euskal Herriako bertsolaritzaren moldeak atzerrian arrakastarik izan dezakeen galdetu zioten Bartelje egitasmoko bultzatzaileek haien buruari, eta Frisian, bertako hizkuntzan eginiko bertsolaritza abiatzen saiatzea erabaki dute. Maiatzaren 18an emango dute ezagutzera proiektua, Leeuwarden hiriburuan, 2018ko Europako kultur hiriburutzaren hizkuntzen gunean.

Egun berean aurkeztuko dute Hizkuntza gutxitu baten arrakasta film dokumentala. Euskarazko bertsolaritzaren garapena azaltzen du lanak. Bartelje egitasmoko bost sustatzaileetako hiru Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan ziren 2017ko abenduan, eta egun hartako bizipenak jaso dituzte dokumentalean. Maiatzaren 19an eta 20an emango dute estreinakoz frisiar telebistan zein Herbehereetako telebista nazioalean.

Bertsolaritzaren fenomenoari frisiar izen bat ematerako, Bartelje hitza iruditu zaie egokiena proiektuaren sortzaileei. Batetik, bart eta bertsolaritza hitzaren bert hasiera ez daudelako elkarrengandik hain urrun; bestetik, bartelje hitzak, boartsje [jolastu] aditzari keinu egiteaz gain, bataila ere iradokitzen duelako, lehiaren zentzuarekin ulertuta.

Bertso bat osatzeko arauak zein diren azalduko dituzte egitasmoaren aurkezpenean, eta bertso bat osatzera gonbidatuko dituzte bertaratzen direnak. Antolatzaileek 150 lagun inguru gonbidatu dituzte (idazleak, poetak, slam poetak, artistak, hizkuntza txiki eta gutxituen zaleak...).

Frisierazko bertsolaritzaren lehen saio nagusia uztailaren lehen astean egingo da, Leeuwardengo hizkuntzen gunean, eta euskal eta frisiar bertsolaritza uztartzea izango du helburu.

Hona Bartelje egitasmoko sustatzaileek euskal bertsolaritzari buruz egin duten dokumentalaren trailerra:

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna