Txirrindularitza

Bennettek irabazi du Giroko hirugarren esprinta

Irlandarrak, oso azti, aurrea hartu dio Vivianiri azken metroetan. Markel irizarrek 140 kilometro egin ditu ihes eginda.

Sam Bennett garaipena ospatzen, eta, eskuinetara, Elia Viviani.
Sam Bennett garaipena ospatzen, eta, eskuinetara, Elia Viviani. BERRIA

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko maiatzak 11

Odolkiak ordainetan izaten direla gogoratu dio Sam Bennettek (Bora) Elia Vivianiri  (Quic Stepeko) Praia a Mareko esprintean. Giroko lehen bi esprintetan Viviani izan zen nagusi, aurkarien gurpila hartu eta azken unean aurrea hartuz. Bada Calabrian, aurkakoa gertatu da. Esprinta 1,6 kilometroko zuzengune luze bateko amaiera izan da, eta Vivianik irabazi behar zuela zirudienean, Bennettek hura pasa du helmugatik hogei metro eskasera. Viviani, atzetik aurrera egin da, buruan jarrai du, baina Bennett eraman du itsatsita, eta hark pasa egin du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Simon Yatesek (Mitchelton) jarraitzen du lehen postuan eta Pello Bilbao (Astana) bosgarren da.  

Esprintaz gain, eguneko ihesaldia aipatu beharra dago, bertan Markel Irizar (Trek) sartu baita. Davide Ballerini (Androni) eta Maxime Belkovekin (Katuxa) egin du ihes zortzigarren kilometroan, eta helmugatik bederatzi kilometrora harrapatu dituzten. Etaka 159 kilometrokoa zen, eta ihesalriek 140 egin dituzte bakarka. Irizar izan da hirukoteko langileena, baina azkenean haren jardunak ez du saririk jaso.  

Muriasen aurreneko garaipena

Italiako Girotik kanpo, Euskadi-Murias taldeak sasoiko lehen garaipena lortu du Aragoiko Itzulian. Jon Aberasturi izan da aurreneko etapako irabazlea, eta, ondorioz, probako liderra da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna