Alaves - Athletic

Alavesek 3-1 irabazi dio Atheltici

Guidettik, Munirrek eta Ibai Gomezek egin dituzte babazorroen golak. Munirrek egin du txuri-gorriena.

Muni Alaveseko aurrelaria baloiarekin, Munian Athleticeko jokalaria atzetik duela. /
Muni Alaveseko aurrelaria baloiarekin, Munian Athleticeko jokalaria atzetik duela. / Juanan Ruiz/Foku

Berria -

2018ko maiatzak 12

Lehen zatian Athleticek askoz ere arrisku gehiago sortzea lortu duen arren, ez du aukera horiek gol bihurtzea lortu. Aldiz, Alavesek etekina atera dio izan duen aukera bakarrenetakoari. Athleticen zorte txarreko jokaldi batean aurreratu da talde arabarra. Kepa atezainak huts egin du baloia urruntzerakoan eta aldaratzeak Guidettiri jo ondoren atean sartu da.

Alavesek aldea handitu du bigarren zatian, ordu laurdena betetzear zela. Munirri egindako falta Munirrek berak jaurti du, eta eskuairan jarri du baloia, era ikusgarrian, Keparentzako ia geldiezin.

Alavesek 3-0ekoa egin du 77. minutuan. Ibai Gomezek boleaz sartu du gola.

Alavesen golari berehala erantzun dio Athletic-ek, eta, minutu eskasera, Muniainek txuri-gorrien lehenengo gola egin du, bigarren zutoinean San Joseren jaurtiketa sareetara bidalita.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna