EIBAR

Eibarrek mendean hartu du Las Palmas (1-0)

Lehen zatiko bosgarren minutuan sartu du talde armaginak partidako gol bakarra. Charlesek egin du gola.

Cote Eibar taldeko jokalaria, gaur, Las Palmasen kontrako neurketan, baloia kontrolatzen. ARITZ LOIOLA, FOKU
2018ko maiatzaren 12a
20:24
Entzun

Eibarri aldeko jarri zaio neurketa, hasi eta gutxira. Charlesek 1-0ekoa egin du lehen zatiko bosgarren minutuan. Jokaldi ona landu du talde armaginak. Inuik pase sakona eman dio Orellanari, honek bira eman du baloiarekin area barruan, eta ate aurrean gola egiteko egin dio pasea Charlesi.

Las Palmasek ez du etsi eta partida berdintzera zelairatu da bigarren zatian. Izan du horretarako aukerarik, baina neurketaren amaiera arte lehiatu den arren, Eibarrek ondo eutsi dio oldarraldiari.

Azkenean, Eibarrek eraman ditu hiru puntuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.