Kolonbia
ELNk bere "ekintza militarrak" etengo ditu hauteskundeetan
Maiatzaren 27an egingo dituzte bozak Kolonbian presidentea izendatzeko.

ELN Kolonbiako gerrillak Twitterren iragarri du maiatzaren 25etik 29ra "ekintza militarrak" etengo dituela kolonbiarrek "baldintza egokietan" bozkatu ahal izan dezaten. Maiatzaren 27an egingo dituzte presidentetzarako bozak, eta bi egun lehenago hasiko da menia, ostegunetik ostiralerako gauerdian.
Pasa den ostegunean ELNk eta Kolonbiako Gobernuak bake elkarrizketei ekin zieten berriro bozen aurretik lehen su eten bat lortzeko helburuarekin. Oraingoan Habanan hasi dituzte negoziazioak, Lenin Moreno Ekuadorreko presidenteak bere herrialdearen babesa kendu ostean; esan zuen Ekuadorrek ez zituela babestuko negoziazioak ELNk bere ekintzekin jarraitzen zuen bitartean.
ELNren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko negoziazioak bosgarren zikloan daude.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.