Saskibaloia

2019ko Euroligako Lauko Finala Gasteizen jokatuko da

Saski Baskoniaren ibilbide luzea saritu nahi izan du Euroligak, taldearen sorreraren 60. urteurrenean.

Buesa Arenako harmailak, goraino beteta.
Buesa Arenako harmailak, goraino beteta. Raul Bogao / Argazki Press

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko maiatzak 15

Josean Kerejetaren kirol amets handienetako bat errealitate izango da heldu den urtean. 2019ko Euroligaren Lauko Finala Gasteizen jokatuko da. Urteak dira Kerejeta Euroligako bulegoetan lanean ibili dela hori lortzeko, eta Buesa Arena 15.000 eserlekutara handitu zutenetik urtez urte izan da Europako saskibaloiaren ekitaldi handiena hartzeko hautagai.

Baskoniak gaur goizean eman du aukeraketaren berri. Taldeak 60. urteurrena du heldu den urtean, eta efemeride horrek pisu handia izan du. «Baskoniak Euroligan izan duen konfiantza saritu nahi izan dugu, eta, hurrengo urtean 60. urte beteko dituenez, egokia irudi zaigu bazter guztietatik saskibaloia bizi duen hiri batera joateko. Ondo merezitako aitorpen bat da».

Kerejetak berak «egia bihurturiko ametsa» dela adierazi du, eta Gasteiz, Araba eta Euskal Herria «munduko mapan» kokatuko dituela Lauko Finalak. Lauko Finala 2019ko maiatzean jokatuko da, bigarren edo hirugarren asteburuan ziur asko, eta abonuak 2018ko azken hiruhilabetekotik aurrera jarriko dituzte salgai.

Alderatzen jarrita, Gasteiz izango da Euroligak egungo diseinua duenetik Lauko Finala hartu duen hiririk txikiena. Aurtengoa Belgraden da, eta aurreko hamarrak Istanbulen (bi), Madrilen (bi), Berlinen, Milanen, Londresen, Parisen eta Bartzelonan izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna