Literatura

Tom Wolfe idazle eta kazetaria hil da, 87 urterekin

Kazetaritza Berriaren aitapontekotzat jotzen dute The Bonfire of the Vanities nobelaren egilea

Tom Wolfe idazle eta kazetaria, 2004ko irudi tean.
Tom Wolfe idazle eta kazetaria, 2004ko irudi tean. John Riley /EFE

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko maiatzak 15

Kazetaritza Berriaren sortzaileetako bat zen Tom Wolfe kazetari eta idazlea, adituen esanetan. Errealitatea literatur baliabidez hornitu eta aberasteko korrontearen baitakoa zen Wolfen idazkera; fikziotik gertuko teknikak erabiltzen zituen, beti ere errealitateari fidel agertuz. Gaur hil da Wolfe, 87 urte zituela, AEBetako hainbat hedabidek adierazi dutenez.

Wolfek nobelak ere idatzi zituen, kazteritza lanez gain. 1987ko The Bonfire of the Vanities lana da oihartzun handiena izan zuena, baina bereak dira, halaber, A Man in Full (1998), I Am Charlotte Simmons (2004), eta Back to Blood (2012). Wolfe Richmonden (AEB) jaio zen 1931n.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna