Mendia

Everest 22 alditan igo du Kami Rita xerpak, eta marka berria ezarri

24 urte zituen lehen aldiz igo zenean, eta geroztik ia urtero igo da munduko mendirik garaienera.

Kami Rita sherpa. NARENDRA SHRESTHA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 16a
11:06
Entzun

Beste hiru aldiz igo nahi du Kami Ritak Everest mendira, 8.850 metroko garaierara, eta 25 igoaldiko marka ezarri. Ritak 48 urte ditu, eta 22 alditan igo du gailurra: 24 zituenean lehen aldiz, eta atzo bertan azkenengoz.

Orain arte hiru ziren gailurra 21 aldiz igo izanaren marka zutenak, Rita bera eta Apa eta Purba Tashi xerpak. Lehena erretiratua dago, eta AEBetan bizi da, eta bigarrenak, igoerak alde batera utziak dituen arren, bidaiak antolatzen egiten dut lan.

Nepalen ohiko bizibidea da mendia. Ritaren aita izan zen inguru hartako lehenengotariko mendi gidaria, 1950eko hamarkadan herrialdeak atzerritarrei mugak ireki zizkienean. Ritak berak atzerriko mendizaleei laguntzen egiten du lan, ez soilik Everesten, baita K-2n, Cho-Oyun, Manaslun eta Lhotsen ere.

Lehen emakumea

Junko Tabei japoniarra izan zen Everest igo zuen lehen emakumezkoa. 1975eko maiatzaren 16 batean heldu zen gailurrera, duela 43 urte. Edmund Hillary eta Tenzing Norgay mendizaleek 1953an egindako bide bera egin zuen haren taldeak, eta arazorik gabe heldu ziren tontorrera. Ordea, beherako bidean elur jauzi batek harrapatu zituen. Erreskate taldeek onik atera zituzten denak.

Tabei izan zen, baita ere, munduko zapzi gailur altuenak igo zituen lehen emakumezkoa, 1992an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.