Lan osasuna

Amiantoaren biktimak laguntzeko elkartea sortu dute Nafarroan

Elkarteko ordezkari gehienak Sunsundegui eta Luzuriagako langileak dira, eta amiantoarekin lan egin izan duten behargin guztiei laguntzeko helburua dutela zabaldu dute.

Adavan elkarteko kideak, gaur
Adavan elkarteko kideak, gaur Jagoba Manterola / Foku

Berria

2018ko maiatzak 16

Oraingoz, 3.000 langile daude izen emanda amiantoaren aurkako protokoloan, baina sortu berri den Adavan elkarteko kideak ziur daude gehiago direla. Horregatik, amiantoak kalte egindako pertsona guztiei dei egin diete elkarteko bazkide izatera, adavan2018@gmail.com helbidera idatzita.

Elkartea prest dago Nafarroako kaltetuei laguntza emateko, eta behar den informazio guztia zein aholkularitza zerbitzua emateko. Era berean, banaka zein taldeka onurak eskuratzeko borrokan laguntzeko prest dira, eta, gaur egun kaltetu asko epaitegietara jotzeko tenorean direla-eta, prest dira laguntza emateko ere. 

Elkarteko kideek salatu dutenez, lan munduan oso zabaldua izan da amiantoaren erabilera, baina, gaixotasun profesionalen erregistroan, "oso gutxi" dira haren erabilerari lotutako kalteak. "Enpresek, mutuek eta prebentzio zerbitzuek jarrera oztopatzailea izan dute", esan du Josune Bengoetxea elkarteko kideak.

Besteak beste, eskatzen dute amiantoarekin harremana izateagatik gaixo diren langileei gaixotasuna aitortzea; eta haiei edo familiei diru laguntzak edo kalte-ordainak berehala onartzea, eta ez orain arteko "erromesaldi luzea iragatera behartzea". Zehaztu dutenez, auzitara jotzeko urratsa egiten duten langile ohi askok aldeko epaia edo hitzarmena izaterako hil egiten dira.

Era berean, eskatu dute azterketa mediko bereziak egitea amiantoa erabili dutenei edo beharrezko den legedia onartzea langileak aurretiaz erretira daitezen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna