EUSKAL PRESOAK

Luis Iruretagoiena presoa hurbildu dute

Alençongo espetxean zegoen Iruretagoiena, Euskal Herritik 830 kilometrora, eta Mont-de-Marsanera lekualdatu dute (234 kilometro).

Hamahiru dira jada Frantziak gerturatutako presoak.
Hamahiru dira jada Frantziak gerturatutako presoak. Jon Urbe / FOKU

Berria -

2018ko maiatzak 16

Tolosaldeko Atariak zabaldu duenez, gaur bertan lekualdatu dute Iruretagoiena. Hark telefonoz eman dio familiari gerturatzearen berri. Sei bat urte falta zaizkio aske geratzeko.

Orain arte Iruretagoiena Alençon-eko espetxean izan da, 850 kilometro ingurura. Hiru egun behar izaten zituen senide eta lagunek bisita egitera joan eta etortzeko. Epaiaren arabera sei urte inguru geratzen zaizkio Iruretagoienari kartzela zigorra betetzeko.

Frantziako Gobernuak erabaki zuenetik presoak Lannemezango, Mureteko Mont-de-Marsango espetxeetara gerturatzea, hamabi preso lekualdatu dituzte; 11 bi kartzela horietara, eta bat Muretera. Hamahirugarrena da Iruretagoiena. Haietako bi, Julen Mendizabal eta Jon Salaberria, libre dira jada; aske utzi baino hilabete eskas lehenago gerturatu zituzten.

2007an atxilotu zuten Iruretagoiena, Cahorsen (Frantzia).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna