Espainiako aurrekontuak

64 milioi euroren zuzenketak adostu dituzte EAJk eta PPk

Azpiegiturei buruzko inbertsioak dira; bereziki, AHTarekin eta portuekin loturikoak, eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeentzat.

Aitor Esteban EAJko diputatua eta Cristobal Montoro Ogasuneko ministroa, Espainiako Kongresuan
Aitor Esteban EAJko diputatua eta Cristobal Montoro Ogasuneko ministroa, Espainiako Kongresuan / Kiko Huesca (EFE)

Berria -

2018ko maiatzak 16

Denera, 64 milioi euroko kostua izango dute EAJk Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babestearen truke PPrekin adostu dituen zuzenketek.

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroarako inbertsioak jaso dituzte akordioan, 2020ra artekoak: 25 milioi euro aurten, 24,5 milioi datorren urtean, eta 14,5 milioi 2020an.

Bereziki, diru hori bideratuko dute abiadura handiko trenaren eta portuetako lanetarako, eta ikerkuntza zentroetara eta bestelako hirigintza lan batzuetara.

Aste honetan eztabaidatu eta bozkatuko dituzte talde guztiek aurkeztu dituzten zuzenketak.

Oraingo akordioari gehitu behar zaio apirilean pentsioei buruz adostutakoa: aurten eta 2019an pentsioak KPI adina igotzea. Beste zuzenketa batzuk ere aurkeztu ditu EAJk: sektore publikoko kontratuekin loturiko bi, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna