Katalunia

Kataluniako presidente karguaren zina egin du Torrak

Generalitateko buruak "Kataluniako herriarekiko leialtasunez" jokatzeko hitza eman du. Espainiako Gobernuak ez du ordezkaritzarik bidali ekitaldira, eta "instituzioaren duintasuna degradatzea" egotzi dio Generalitateari.

Roger Torrent, Quim Torra zoriontzen, kargu hartzea amaitu berritan.  /
Roger Torrent, Quim Torra zoriontzen, kargu hartzea amaitu berritan. / Alberto Estevez/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko maiatzak 17

Generalitateko jauregian egin du Quim Torrak presidente karguaren zina. Han izan dira Roger Torrent parlamentuko presidentea eta gobernuburuaren senideak; ez, aldiz, Espainiako Gobernua. Madrilek komunikatu baten bidez jakinarazi du ez dela joango ekitaldira, "gobernu ordezkaritza baten maila" eman nahi izan dietelako. "Generalitateak antolatutako ekitaldiak instituzioaren duintasuna degradatzen du", salatu du Madrilek.

Torrak kargua hartzeko erabili duen formula Carles Puigdemontek erabilitako bera izan da: "Zin egiten duzu zintzotasunez beteko dituzula Generalitateko presidente karguaren betebeharrak parlamentuan ordezkatuta dagoen Kataluniako herriarekiko leialtasunez?". Motza eta soila izan da kargu hartzea. Hala izango zela iragarria zuen Torrak berak, azken hilabeteetako gertakariak direla medio.

Karguaren zina egiteko formulak zeresana eman du, ez baititu aipatu ez Espainiako Konstituzioa eta ezta errege etxea ere. Hala, Espainiako Alderdi Sozialistako buru Pedro Sanchezek iragarri du lege aldaketa proposatuko duela halako ekitaldietan derrigorrezkoa izan dadin Konstituzioaren zina egitea. Azaldu duenez, hori egin daiteke bai hauteskunde legea aldatuz eta baita horretarako bereziki arau bat sortuz ere.

"155.ari eutsi behar zaio"

Espainaiko gobernuburu Mariano Rajoyrekin bildu da goizean Albert Rivera Ciudadanoseko burua, eta berretsi dio eutsi egin behar zaiola 155.ari. Riveraren ustez, Generalitatearen kontuak "zaindu behar dira", baina baita komunikabideak eta mossoak ere.

Ciudadanoseko buruak proposatu dio Rajoyri parlamentuko osoko bilkuretara jaoten ez diren diputatuei soldata ordaintzeari uztea. Egitasmoaren helburua litzateke erbestean dauden buruzagiei soldata ordaintzeari uztea. Bide batez, horrek esan nahiko luke Toni Cominek kontseilari kargua onartuko balu ez lukeela soldatarik jasoko, erbestean jarraituko lukeelako.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna