Garraioa

Bruselak kamioien CO2 isuriak murriztea proposatu du, lehen aldiz

2025erako, %25 apaldu nahi ditu emisioak, eta 2030erako, %30.

Zaborrak biltzeko Volvoren lehen kamioi elektrikoa, Hanburgon, joan denastean.
Zaborrak biltzeko Volvoren lehen kamioi elektrikoa, Hanburgon, joan denastean. SRDJAN SUKI / efe

Jon Fernandez -

2018ko maiatzak 17

"Sektore guztiek bete behar dituzte Parisko Ituneko konpromisoak, baita ibilgailu astunek ere: kamioiek, autobusek eta furgonetek", adierazi du Miguel Arias Cañete Europako Batzordeko Ingurumen komisarioak, Europako Batzordearen proposamenaren aurkezpenean. Mugikortasun planerako hirugarren eta azken neurri sorta aurkeztu du gaur, Bruselan.

Lehenengo aldiz, Europako Batzordeak proposatu du ibilgailu astunen CO2 emisioak murriztea, eta bi epemuga zehaztu ditu: %15 apaldu behar dira 2025erako, eta %30 2030erako. Onurak ugariak lirateke, Bruselaren aburuz: batetik, 2030erako CO2 emisioak %30era jaistearen ondorioz, 54 milioi tona dioxido karbono gutxiago botako lirateke atmosferara, eta 2025erako 25.000 inguru lanpostu berri sortuko lirateke. Batzordearen datuen arabera, ibilgailu astunen CO2 emisioen %65 eta %70 artean kamioiek egiten dituzte, eta bereziki beraiei zuzenduta dago murrizketa.

Batzordeak, emisioak murrizteaz gain, erregaiaren efizientzia hobetu nahi du, eta uste du horrek irabazi handiagoak ekarriko dizkiela garraio enpresei, gehien-gehienak enpresa txiki eta ertainak. Emisioak apaltzeari esker, datozen bost urteetan, 25.000 euro inguru aurreztuko dituzte garriolarien enpresek, Arias Cañeteren esanetan, baldin eta tarte horretan efizientzia handiagoko ibilgailuetan inbertitzen badute.

Sektorea motor elektriko eta hibridoetara bultzatu nahi du Bruselak. Hori dela eta, Europako Batzordeak, emisioak txikitzeko proposamenarekin batera, ibilgailuen baterietarako plan bat jarriko du martxan, I+G inbertsioen bidez. Asmoa da estatu kideek kamioi elektriko eta hibridoen sektore indartsu eta lehiakorrak sustatzea, eta gaur egungo arazo nagusia konpontzea: autonomia handiko bateria efiziente eta ez hain garestiak ekoiztea.

Halaber, batzordeak iragarri du batasuneko errepideetako segurtasuna hobetzeko proiektuak ere sustatuko dituela, eta 450 milioi euro jarriko dituela horretarako.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna