Emakumeen Bira

Annemiek van Vleuten irabazle erlojupekoan

Munduko txapeldunak etapa irabazita lidertza ere eskuratu du.

2018ko maiatzaren 20a
18:55
Entzun

Erlojupekoa zen gaur Emakumeen Biran, bigarren etapa, Agurain eta Gasteiz artekoa, 26 kilometro eskas. Sailkapen nagusian aldaketak ekartzea espero zen, eta halaxe gertatu da. Annemiek van Vleuten izan da nagusi Gasteizen, munduko txapelduna, 34:00ko denborarekin. Bigarren Anna van der Breggen geratu da, 14 segundu gehiago behar izan ditu; eta hirugarren Lisa Brennauer, 34:44ko denborarekin.

Hurrenkera horretan geratu da sailkapen nagusia ere. Van Vleuten jarri da lider, erlojupekoan ateratako aldeari esker.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.