Albistea entzun

Permach: "Acebesen hitzek argi uzten dute inplizituki atxilotuek ez dutela ezer egin"

 

Berria -

2003ko urriak 8
Joseba Permach Batasuneko kideak gaur arratsaldean adierazi duenez, Angel Acebes Espainiako Barne Ministroaren hitzek "argi eta garbi utzi dute atxilotuek ez dutela ezer egin". Acebesek gaur goizean esan duenez, "aurrerantzean ETAko kide izango ziren susmopean atxilotu dituzte", eta "operazio politiko-juridiko berri baten aurrean gaudela erakusten du horrrek", nabarmendu du Permachek. Araitz Zubimendi eta Pernando Barrenarekin Permachek eskaini duen agerraldian "PPren kurtso politiko berriaren hasieraren froga garbia da hau" azpimarratu du, eta polizia operazioa euskal gizartearen zati bat bere etorkizunaz hitz egiten hasi den mementoan etorri dela adierazi du. "PP Ezker abertzalea akabatu nahian ibili da azken hamarkadetan, eta hala jarraitzen du, baina ez dute lortuko, ezker abertzaleak aurrera jarraituko baitu", gaineratu du Batasuneko kideak. Horrez gain, EAJ, EA eta EB-IUri sarekada berri hau "publikoki salatzeko" eskatu die Permachek, "bestela PP-PSOEren errepresio politikarekin bat egiten dutela esan nahi du". Atxiloketa hauen aurrean mobilizatzeko deia egin dio Batasuneko eledunak euskal gizarteari, eta datorren ostiralean, hilak 10, arratsaldeko 20:00etan Euskal Herriko udaletxe guztietan 'Errepresiorik ez, Euskal Herria aurrera" lemapean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea egin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...