Lan gatazkak

Erantzun zabala izan du Eustateko langileen grebak, sindikatuen arabera

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira langileak, lan baldintza "duinak" eskatzeko.

Eustateko langileak, protestan, Eusko Legebiltzarraren parean. JUANAN RUIZ / FOKU
Iker Aranburu.
2018ko maiatzaren 24a
15:03
Entzun

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ziurtatu dutenez, grebak "geratu" egin du Euskal Estatistika Erakundearen lana. Haien arabera, beharginen %98k egin dute bat lanuztearekin.

Oso zenbaki desberdinak eman ditu Eustatek berak. Haren arabera, langileen %31,8 ez dira lanera agertu. Hain datu desberdinen azalpenetako bat da alde batek eta besteak oso interpretazio desberdinak egiten dituztela Eustaten langile kopuruari buruz: 91 dituela diote sindikatuek, eta 195, berriz, zuzendaritzak.

Grebaren bidez, sindikatuek salatu nahi dute "Eusko Jaurlaritzak bere funtzioak alde batera utzi eta Eustaten langileak prekaritate egoera onartezinean" utzi nahi dituela. Izan ere, kexu dira Gasteizko gobernuak ez dituela Eustatekoak bere administrazioko Lanpostuen Zerrendan sartzen, eta horregatik behin-behinekotasun handia dutela. Auzitara jo zuten sindikatuek, eta arrazoi eman zieten. Eusko Legebiltzarrak ere babesa adierazi die.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.