Euskal presoak

Ekainaren 16ean mobilizatzera deitu du Bagoazek

Ion Parot, Frederic Haranburu Txistor, Jakes Esnal, eta Unai Paroten baldintzapeko askatasuna eskatzeko manifestaldia Baionako Laugatik abiatuko da, 17:00etan.

Bagoazeko kideak, gaur Baionan egin duten prentsaurrekoan. BOB EDME
'Iparraldeko Hitza'
2018ko maiatzaren 24a
16:39
Entzun

Ekainaren 16rako antolatu duen mobilizazioaren berri eman du Bagoazek, goizean eskaini prentsaurrekoan. Manifestaldia Baionan izanen da, eta 17:00etan abiatuko da Laugatik; duela 28 urte kartzelan diren Ion Parot, Frederic Haranburu Txistor, Jakes Esnal, eta Unai Paroten baldintzapeko askatasuna eskatuko du. "Egun bat gehigorik ez" aldarrikatu dute kolektiboko bozeramaileek.

Emili Martinek neurriak galdegin ditu: "Frantzian egin diren baldintzapeko askatasun eskaera guziak ezeztatuak izan dira, erabaki politiko bat bada erabaki judizialen gibelean". Oroitarazi dute kasik hilabete dela ETA erakunde armatua desegin denetik, eta beraz ezin duela ezezkoaren argumentu izan: "justiziaren borondate txarra azaleratuko litzateke". Azpimarratu dute euskal gizarteak elkarbizitzarako apostua egin duela, eta ez dutela erabaki "absurdorik" onartuko gehiago.

"Arnagan ordezkari internazionalek presoen gaia tratatu gabe bake prozesuak ezin zuela aurrera egin azpimarratu zuten. Azken hilabeteetan hamabi hurbilketa izan dira. Oso ongi da, baina ez da aski. Fiteago, pauso gehiago behar dira", erran du Martinek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.