Pilota

Jokin Altunak jantzi du txapela

14-22 irabazi dio amezketarrak Olaizolari, partida zail eta ikusgarri batean. Biak daude sasoi betean, eta argi erakutsi dute hori partidan.

Aritz Loiola/Foku

Berria -

2018ko maiatzak 27

Partida berdindua iragartzen zutenek asmatu dute. Indartsu eta irabazteko gogoz irten dira biak frontoira, eta hori nabaritu da markagailuan. Bina, hiruna, launa, zortzina... berdinduz joan dira bai bata eta bai bestea, aurkariari aurrea hartzeko tarteren baten bila. 

Azkenean, gazteena izan da jokaldietan asmatu duena. Olaizola ahalegindu da, bai, aurka zeukan markagailua iraultzen, baina lau terdian indartsu aritu da amezketarra, eta partida alde izateak ere mesede egin dio. 

Une batean puntu bakarrera hurbiltzea lortu du goizuetarrak, bost eta hutseko partziala eginda. 13-14 gerturatu da goizuetarra, baina Altunak jakin du haren sakeari aurre egiten, eta hortik aurrera bera izan da jaun eta jabe. 

Olaizolak arazo asko izan ditu Altunaren zehaztasunari aurre egiteko. Altunaren erresto onek ez diote utzi sake-errematea bilatzen, eta hori nabaritu egin da. Nafarrak onartu du merezita irabazi duela Altunak txapela. Pozik amezketarra ere lortutakoarekin: "Poz ikaragarria. Lan asko egin dut, eta ezin dut sinistu! Ez nuen uste hain goiz helduko zenik".

Zuzenean kontatu du BERRIAk finala.

Zuzeneko kontakizuna

19:45
2018-05-27

Altunak ere eskerrak eman dizkio Olaizolari. Kirolari bikainak biak ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:44
2018-05-27

"Merezita irabazi du"

Olaizola: "Merezita irabazi du Altunak. Hobeto jokatu du eta une garrantzitsuetan jokatzen jakin du. Txapelketa guztietan sakeekin asmatu dut, baina gaurkoan ez. Hori gabe zailaga da".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:41
2018-05-27

Ladis Galartzak jarri dio txapela Altunari. Hiru finalkstak elkarren ondoan. Altuna, Olaizola eta Elezkano.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:38
2018-05-27
19:36
2018-05-27

Kito. Amaitu da finala, Altunarentzat eskuratu du txapela. Ederra benetan partida. Pozik egoteko modukoa bi pilotarientzat. 14-22

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:33
2018-05-27

Ezinezkorik ez omen, baina Olaizolak galdutzat eman dezake partida. Tanto bakarra falta du Altunak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:32
2018-05-27
19:29
2018-05-27

285 pilotakada, eta Olaizolak ez du txokorik ikusten tantoa egiteko. 13-20

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:28
2018-05-27

Ihes egiten ari zaio amezketarra Olaizolari. 13-19

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:24
2018-05-27

Lasaiago, aldageletara joan da Altuna. 13-18 aurretik doa.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:23
2018-05-27
19:20
2018-05-27

13-17. Altuna aurretik doa zortzina berdindu dutenetik, baina ez dio nahi adinako aldea ateratzen Olaizolari.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:18
2018-05-27

Ezin kexatu finala ikustera Bilbora joan direnak. Partida ikaragarria joakatzen ari dira biak. 13-15

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:15
2018-05-27

Ihes egin dio pilotak Altunari eta laugarren puntua oparitu dio Olaizolari. Badirudi aurkitu duela bidea goizuetarrak.12-14

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:12
2018-05-27

Goizuetakoa orain asmatzen ari dena. Badirudi partida bere egin nahi duela. 11-14. Altunak atsedena eskatu du.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:11
2018-05-27

10-14. Bi puntu jarraian Olaizolarentzat.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:07
2018-05-27

Aurrea hartu du Altunak, 8-14 orain. Olaizola haserretzen hasi da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:06
2018-05-27

8-13. Altunak ikusi du ez duela itsu-itsuan jokatu behar. Lau eta erdian ari da. Motzean. Olaizolak plan bat behar du

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:03
2018-05-27

Lau tanto jarraian egin dizkio Altunak Olaizolari.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:00
2018-05-27

8-11 Altunarentzat. Lehen aldiz hiru puntu aurretik. Ondo ari da Amezketakoa. Min hartu du Olaizolak hatz puntetan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:57
2018-05-27

Bosgarrenez berdindu ondoren, aurretik jarri da beste behin Altuna. 8-9. Ederra finala.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:53
2018-05-27

Bi tantuko aldea orain bi finalisten artean orain arteko handiena. 6-8

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:52
2018-05-27

Kontraerasoan orain Olaizola, 6-7. Berari ere gogorra egiten ari zaio.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:51
2018-05-27
18:48
2018-05-27

Bi tanto oso gogor galdu ditu Olaizolak. Indartzen ari da Altuna.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:46
2018-05-27

Altuna aurretik markagailuan, 5-6. 108 pilotakada eman dituzte dagoeneko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:43
2018-05-27
18:42
2018-05-27

Eta launa berdinduta berriz ere. Partida gogortzea da Olaizolaren asmoa, eta badrudi lortzen ari dela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:37
2018-05-27

Indarrak berdinduta heldu dira bi pilotariak finalera, eta hori nabari da markagailuan ere. Hiruna, orain.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:36
2018-05-27

Aurretik orain gipuzkoarra, 2-3 markagailuan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:35
2018-05-27

Bina berdindu du Altunak

Aurretik zihoan Olaizola, baina berdindu egin du Altunak bi tanto jarraian eginda. Apustuak ez ezik, markagailua ere berdinduta.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:31
2018-05-27
18:30
2018-05-27

Olaizolarentzat lehen tantoa

Luze joan da lehen tantoa, baina Altunari txapara joan zaio pilota eta Olaizolarentzat izan da tanta.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:26
2018-05-27

Finala ikustera joana da Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea, eta haren alboan Juan Mari Aburto Bilboko alkatea. Agintarien serlekuetan da Bingen Zupiria sailburua ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:24
2018-05-27

Jende artean dira, besteak beste, Andoni Ortuzar EBBko burua edota Karlos Argiñano enpresaria.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:22
2018-05-27

Sarrera guztiak salduta, beteta dago Bilboko Bizkaia pilotalekua.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:12
2018-05-27

19-22 irabazi dute Albisu eta Arteaga II.ak, Martija eta Elezkano II.aren aurka. Finala hasiko da orain.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:44
2018-05-27

Asier Olaizolak ere sakeari eman dio garrantzia: "Hor asmatuz gero, garaipena gertuago izango da".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:40
2018-05-27

Faboritoak faborito, Twitterreko erabiltzaileak hasiak dira aukeraeta egiten.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:32
2018-05-27

Faborito argirik gabeko finala izango da gaurkoa. 24. finala da Olaizolarentzat, eta bigarrena Altunarentzat.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna