Katalunia

Cominek uko egin dio boto delegatuari

JxCk eta ERCk parlamentuko gehiengo soila galduko dute, eta CUPen aldeko botoa beharko dute haien proposamenak onartzeko.

Toni Comin Generalitateko Osasun kontseilari erbesteratua, maiatzaren 16an, Bruselako epategira bidean. Belgikako Justiziak haren kontrako euroagindua baztertu zuen egun horretan. STEPHANIE LECOQC, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko maiatzaren 29a
13:39
Entzun

Toni Cominek ez du boto delegatua baliatuko Kataluniako Parlamentuaren bozketetan. Bruselan erbestean den Osasun kontseilariak uko egin dio azken saioetan bozkatzeko izan duen aukerari. Orain arte, Sergi Sabria ERCko alderdikideak bozkatu du haren ordez. Erabakiaren berri eman dio, gaur, parlamentuko mahaiari, eskutitz baten bidez. Mahaiak gaur bertan jorratuko du gaia.

Parlamentuko mahaiak Cominen boto delegatuari buruzko erabakia hartzea eragotziko du kontseilariak gaur hartu duen erabakiarekin. Izan ere, PSCk eta Ciutadansek botoa delegatzeko baimena berriz aztertzeko eskatu zion mahaiari, Belgikako Justiziak Cominen gaineko euroagindua baztertzeko erabakia hartu zuenean. Ebazpen hark mugimendu askatasuna aitortu zion kontseilariari.

Cominek boto delegatuari borondate propioz uko egin dionez, mahaia ez da behartuta egongo PSCren eta Ciutadansen galdeari erantzutera, eta Cominek diputatu aktari eutsiko dio.

Cominen erabakiak, baina, eragin zuzena du parlamentuan osa daitezkeen gehiengoetan. Orain arte, JxCk eta ERCk gehiengo soila zuten, bozketan CUP abstenituz gero; baina Cominen botorik gabe bi indar independentista nagusiek CUPen babesa beharko dute haien proposamenek aurrera egin dezaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.