Katalunia

Cominek uko egin dio boto delegatuari

JxCk eta ERCk parlamentuko gehiengo soila galduko dute, eta CUPen aldeko botoa beharko dute haien proposamenak onartzeko.

Toni Comin Generalitateko Osasun kontseilari erbesteratua, maiatzaren 16an, Bruselako epategira bidean. Belgikako Justiziak haren kontrako euroagindua baztertu zuen egun horretan. /
Toni Comin Generalitateko Osasun kontseilari erbesteratua, maiatzaren 16an, Bruselako epategira bidean. Belgikako Justiziak haren kontrako euroagindua baztertu zuen egun horretan. / Stephanie Lecoqc/EFE

Gorka Berasategi Otamendi -

2018ko maiatzak 29

Toni Cominek ez du boto delegatua baliatuko Kataluniako Parlamentuaren bozketetan. Bruselan erbestean den Osasun kontseilariak uko egin dio azken saioetan bozkatzeko izan duen aukerari. Orain arte, Sergi Sabria ERCko alderdikideak bozkatu du haren ordez. Erabakiaren berri eman dio, gaur, parlamentuko mahaiari, eskutitz baten bidez. Mahaiak gaur bertan jorratuko du gaia.

Parlamentuko mahaiak Cominen boto delegatuari buruzko erabakia hartzea eragotziko du kontseilariak gaur hartu duen erabakiarekin. Izan ere, PSCk eta Ciutadansek botoa delegatzeko baimena berriz aztertzeko eskatu zion mahaiari, Belgikako Justiziak Cominen gaineko euroagindua baztertzeko erabakia hartu zuenean. Ebazpen hark mugimendu askatasuna aitortu zion kontseilariari.

Cominek boto delegatuari borondate propioz uko egin dionez, mahaia ez da behartuta egongo PSCren eta Ciutadansen galdeari erantzutera, eta Cominek diputatu aktari eutsiko dio.

Cominen erabakiak, baina, eragin zuzena du parlamentuan osa daitezkeen gehiengoetan. Orain arte, JxCk eta ERCk gehiengo soila zuten, bozketan CUP abstenituz gero; baina Cominen botorik gabe bi indar independentista nagusiek CUPen babesa beharko dute haien proposamenek aurrera egin dezaten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna