Estreinaldia

Askekintzaren 'Gurean' dokumentala, BERRIAren webgunean ikusgai

Euskal Herriko hainbat jaietan animaliak nola erabiltzen diren erakusten du lanak. Ikusgai izango da ekainaren 1etik 23ra.

Berria -

0000ko 0

Askekintza elkarte antiespezistaren Gurean dokumentala eskainiko du BERRIAk. Estreinakoz emitituko da Interneten, eta webgunean izango da ikusgai, ekainaren 1etik 23ra bitartean.

Jaietan animaliek jasaten duten "zapalkuntza" jaso du Askekintzak dokumentalean. Animaliekiko harremanari buruzko hausnarketa hauspotzea du lanak helburu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat jaietan irudiak bildu dituzte, eta jai horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari.

Guztira, 30 herritako jaiak bildu dituzte: Gasteizkoak, Sarakoak (Lapurdi), Elorriokoak (Bizkaia), Iruñekoak, Azpeitikoak (Gipuzkoa)... Herri horietan egiten diren sokamuturra, ahari jokoak, arrantza txapelketak eta animalien lasterketak grabatu dituzte, besteak beste, espezie ugaritako animaliak "zapaltzen" dituzten ikuskizunen adierazgarri.

Horrez gain, antiespezismoa zer den azaltzeko helburua ere badu dokumentalak, Maialen Sagues Askekintzako kideak azaldu duenez. "Askotan jendeak ez du ulertzen antiespezistok zer eskatzen dugun, eta ekologistekin edo animalistekin nahasten gaituzte". Animalia guztien parekotasuna aldarrikatzen du Askekintzak, "sentitzeko, sufritzeko eta gozatzeko gaitasun bera dugulako".

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna