Askekintzaren 'Gurean' dokumentala estreinakoz Interneten, BERRIAn

BERRIAren webgunean ikusgai animaliek jaietan jasaten duten tratua salatzeko lana.

2018ko ekainaren 1a
12:05
Entzun

Askekintzaren Gurean dokumentala ikusi da BERRIAn. Lana herriz herriko saioetan aurkeztua badute ere, Interneten emititzen den estreinako aldia da honakoa hau.

Jaietan animaliek jasaten duten "zapalkuntza" jaso du Askekintzak dokumentalean. Animaliekiko harremanari buruzko hausnarketa hauspotzea du helburu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat jaietan irudiak bildu dituzte, eta jai horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari.

Guztira, 30 herritako jaiak bildu dituzte: Gasteizkoak, Sarakoak (Lapurdi), Elorriokoak (Bizkaia), Iruñekoak, Azpeitikoak (Gipuzkoa)... Herri horietan egiten diren sokamuturra, ahari jokoak, arrantza txapelketak eta animalien lasterketak grabatu dituzte, besteak beste, espezie ugaritako animaliak "zapaltzen" dituzten ikuskizunen adierazgarri.

Horrez gain, antiespezismoa zer den azaltzeko helburua ere badu dokumentalak, Maialen Sagues Askekintzako kideak azaldu duenez. "Askotan jendeak ez du ulertzen antiespezistok zer eskatzen dugun, eta ekologistekin edo animalistekin nahasten gaituzte". Animalia guztien parekotasuna aldarrikatzen du Askekintzak, "sentitzeko, sufritzeko eta gozatzeko gaitasun bera dugulako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.