Zentsura mozioa

EAJk eta EH Bilduk zentsura mozioaren alde bozkatuko dute

PDeCATek eta ERCk ere Rajoyren aurkako zentsura mozioa babestuko dutela iragarri dute. Rajoyk ez duela dimitituko ziurtatu du gobernuak berak. Sanchezek PPren aurrekontuak mantenduko dituela hitz eman du, eta elkarrizketa eskaini die Kataluniako alderdiei. Zuzenean kontatu du BERRIAk.

Pedro Sanchez eta Mariano Rajoy, Kongresuan. /
Pedro Sanchez eta Mariano Rajoy, Kongresuan. / Javier Lizón/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko maiatzak 31

* Ciudadanosen babesik ez, baina Podemosen, ERCren, PDeCATen eta EAJren laguntza lortu du Sanchezek. Mozioak aurrera egingo badu, sozialistek 176 diputaturen babesa behar dute. Independentisten eskariei men egingo ote dien galdetu dio Rajoyk Sanchezi.

* EAJk argudiatu du euskal herritarren gehiengoak Rajoy gobernutik kentzea nahi dutela, eta arrazoi etikoak ere aipatu ditu, Rajoy kargutik kentzeko botoa emateko. EBBk eguerdian hartu du erabakia, Gasteizen.

* EH Bilduk salatu du Espainian ez dagoela estatua demokratizatzeko alternatibarik.

* Zentsura mozioaren aurkezpenean, Jose Luis Avalos PSOEko antolakuntza idazkariak esan du 'Gurtel auziaren' ondoren PPk ezin duela agintean jarraitu.

* Sanchezek keinua egin dio EAJri, eta agindu du PPren aurrekontuei eutsiko diela aurten.

* Rajoyk Kongresutik alde egin du eguerdian, eta ez da arratsalde guztian agertu bertara. Ostiral eguerdian egingo dute bozketa; mozioak aurrera egiten badu, ez da izango Rajoyk galdutako lehena.

Zuzeneko kontakizuna

21:28
2018-05-31

Gaurko saioa amaituta, bihar 09:00etan ekingo diote berriro. Sorpresarik ezean, eguerdi partera espero da bozketa.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

20:04
2018-05-31

Iglesiasek Sanchezi, amaitzeko: "Erakutsi izan dezakezula PPrena baino gobernu sendoago bat. 84 diputaturekin, ezin da gobernatu gobernu akordiorik gabe. Izan XXI. mendeko lehen presidentea ulertzen dituenak Espainian izandako aldaketak".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

20:00
2018-05-31

Iglesiasek kargu hartu dio Sanchezi: "Ezin duzu onartu ustelek zu umiliatzea. Espainiar guztien presidente izango zara, aurrerabide ortzimuga bat aurkeztu behar duzu. Espainiar guztien presidente izan nahi baduzu, ezin zara gaitzerdikoa izan".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

19:56
2018-05-31

Goizean, Rajoyk Pablo Iglesiasi (Unidos Podemos) esan dio aurrekontuak "patatekin" jan beharko dituztela. Hark orain erantzun: "Bai, jan beharko ditugu, baina bazkari horretan ez da ustelik egongo". Espainia "nazioanitza", "modernoa" eta "demokratikoa" posible dela nabarmendu du, eta dei egin du lan egitera horen alde: "Azkenean, PP etxera bidaliko dugu".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

19:37
2018-05-31

Riverak iragarri du oposizioa egingo diola "espainarren arteko berdintasuna akabatu" nahi duen gobernu berriari. Esan du PPk eta PSOEk adostuta zutela legealdia amaieraino eramatea, Ciudadanosi bidea mozteko. Amaitzeko, herritarrei mezua: "Urdinez eta gorriez harago, hirugarren Espainia bat dago, bizkarra baino eskua eman nahi duena".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

19:00
2018-05-31

Riverak ERCri, oso oldarkor: "Aprobetxatu hilabeteok jendea seinalatzeko eta eskubideak urratzeko".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:50
2018-05-31

Albert Rivera Ciudadanosen bozeramaileak berriro eskatu dio Rajoyri "legealdiari irtenbide ordenatu bat" emateko. Dimisioa emateko eskatu dio; hauteskundeak "epe ertainerako" nahi ditu, eta "konfiantza" berreskuratzera deitu du. Konfiantza hori, ordea, "Espainiako herriak" eman behar du, ez "separatistek". Erantsi du: "Rajoyk arrazoi zuen zioenean aprobetxategiak daudela, baina ez dira Ciudadanosekoak, mozioa babestuko dutenak baizik".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:39
2018-05-31

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak ziurtatu berri du Rajoyk ez duela dimisioa aurkeztuko, "ez liokeelako mesederik egingo Espainiaren interes orokorrari, ezta PPkoari ere".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:05
2018-05-31

Joan Tardaren (ERC) errepasoa Kataluniako prozesu subiranistaren aurkako jazarpenari: "Urriaren 1a eta gero, ezer ez da berdin Katalunian".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:43
2018-05-31

ERCk ere babestuko du mozioa, Joan Tardak azaldu duenez: "Gure baiezkoa Sanchezi, Rajoyri emandako ezezkoa da. Gure baiezkoa, funtsean, ezezko bat da, PSOEk ahaleginak egin baditu ere PPren antza izateko".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:37
2018-05-31

Estebanen erantzuna, aurreko hitzaldiko azken esaldia errepikatzeko: "euskal herritarren gehiengoak" eskatzen duena egingo duela EAJk, mozioa babestuta. Zorte ona opa dio Sanchezi. Hark erantzun, "aro berri bat" zabalduko dela Espainian, eta "Euskadirentzat ona" izango dela.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:35
2018-05-31

Pedro Sanchezen loreak; "lehentasunezko bazkide" jo du EAJ, eta esan euskal politikatik zer ikasi baduela Espainiako politikak: "Jakin duzue aniztasunean lan egiten, eta hori errealitate bihurtu da parlamentu honetan".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:23
2018-05-31

Sanchezen erantzuna Estebani: ez dela inprobisatutako mozio bat izan. "Hau ez da guk osatutako bide orria".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:21
2018-05-31

Estebanek iragarri du EAJren aldeko botoa: "Gure kontrako botoak egonkortasun handiagoa eragingo luke kongresuan eta gobernuan? ez. Euskal herritarren gehiengoak eskatzen duena egingo dugu, baietz bozkatuta".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:20
2018-05-31

Esteban, PSOE barruan egon daitekeen "bertigoaz": 85 diputatu baino ez, gobernu "ahul bat", PP haserre eta Ciudadanos erasora: "EAJk ez du Espainian gobernu bokaziorik. Lauon artean [PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos] sortu duzue egoera hau, eta erantzukizun hau egokitu zaigu. Ez da erraza erabakitzea, baina egin dugu, bi perspektibarekin: osteguneko sententzia mugarri izan zen, arlo juridikotik harago doa".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:16
2018-05-31

Azken egunetako errepasoa egin du Estebanek, aurrekontuetatik Gurtel auziko epaira. PSOEren "jokaldia" aztertu du gero: "Espero dut zu hauteskunde deialdi baten data adosteko prest egotea".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:11
2018-05-31

Esteban: "[Espainia] EAJren esku? Benetan? Hara, Espainiako nazio handia... Ez dugu Espainia gobernatzeko bokaziorik. Egoeraren erantzukizuna gure bizkar uzteak ez du inolako zentzurik". Azaldu du "hausnarketa sakona" egin duela EAJk egunotan.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:07
2018-05-31

Iritsi da Aitor Estebanen (EAJ) txanda.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:55
2018-05-31

Carles Campuzanok argitu du zalantzetako bat: PDECATek zentsura mozioaren alde bozkatuko du.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:49
2018-05-31

Marian Beitialarrangoitiak argi utzi du EH Bilduren posizioa. "Garbitasun demokratikoagatik", zentsura mozioaren alde bozkatuko du: "Baiezkoa, frankistak ohorez agurtzen eta txiolariak espetxeratzen dituen gobernu bat kanporatzeari".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:41
2018-05-31

Talde mistoko indar politiko bakoitza Sanchezi erantzuten ari zaio orain. Coalicion Canariak jakinarazi berri du abstenitu egingo dela. Jakiteke dago PDECATen posizioa ere.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:21
2018-05-31

Erantzunen tartean, Pedro Sanchezek UPNko Iñigo Alliri esandakoa, gordetzekoa: "Guk beti defendatuko ditugu gobernu progresistak, eta ez zurea bezalako alderdi batenak"

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:06
2018-05-31

Talde mistoko guztiek hitz eginda, horiei erantzuten ar da orain Pedro Sanchez. Ondoren, EAJ.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:02
2018-05-31

Carlos Campuzano PDECATeko diputatua, Kataluniako auziaz: "Rajoyk ezikusiarena egin zion errealitate bati, eta, ondoren, tren talka aukeratu zuen Rajoyk". Azpimarratu du "errugabeak" daudela espetxeratuta, eta erbestera jo dutenei arrazoia ematen ari zaizkiela Europako auzitegiak: "Aberriaren izenean, Zuzenbide Estatua zalantzan jarri da".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:44
2018-05-31

Joan Baldovik (Compromis) egintzat ematen du mozioaren arrakasta: "PPko jaun-andreok, funtzioa amaitu da". Rajoyren aurka ari da: "Nork izango luke konfiantza auzitegian ere gezurra esaten duen norbaitekiko?".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:37
2018-05-31

Beitialarrangoitia: "Rajoy eta Sanchez alde berean daude"

EH Bilduko Marian Beitialarrangoitiaren txanda. "Euskal Herri suminduaren" izenean hitz egiten ari da, pentsiodunak, emakumeak, memoria historikoa, gazteak, Altsasukoak, Evaristo gogoan: "Rajoyk edo Sanchezek gobernatu, ez dago alternatiba demokratizatzailerik". Biak jo ditu Euskal Herrirako arazotzat. Mozioaren alde bozkatuko du, baina Sanchezi ohartarazi dio ez duela koalizioaren botoa PSOErentzako babes gisa ulertu behar.

Informazio gehiago

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:30
2018-05-31

Iñigo Alliren (UPN) txanda: "Hauteskundeak berehala. Irtenbide duinena, demokratikoena da". Hitz hoiexek erabili zituen Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak. Are, Ciudadanoseko hautagaia ematen du Allik: "Batzuek beldurra diote inkestek erakusten duten kolore laranjari". Kontrako botoa iragarri du.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:24
2018-05-31

Foro Asturias: "Pentsatu mozio honek mesede egiten dion Espainiaren batasunari". Sanchezi egurra, independentisten botoak onartzeagatik. Kontrako botoa emango du.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:18
2018-05-31

Ana Oramas Coalicion Canariako diputatua: "Mozio hau ez da Espainiaren mesedetan aurkeztu. Zure [Pedro Sanchezen] hauteskunde kanpainaren lehen ekitaldia da. Ustelkeria ez da zentsura mozioekin amaituko". Gogorrago gero: "Zerbait gaizki egiten ariko zara, Espainia hautsi nahi dutenek babesten bazaituzte".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:17
2018-05-31

EAJk babestu egingo du PSOEren zentsura mozioa

EAJk PSOEren zentsura mozioaren alde bozkatuko du, eta hala jakinarazi dio Espainiako Gobernuari. Aitor Esteban diputatu jeltzaleak dimititzeko aukera eskainiko dio Rajoyri, zentsura mozioaren bidez gobernutik kanporatua izan nahi ez badu.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:09
2018-05-31

Nueva Canariako Pedro Quevedok hasi du arratsaldek saioa, eta iragarri mozioaren aldeko botoa emango duela. Hark ere baldintza gisa jarri zuen aurrekontuak errespetatzea: "Ez dira PPren aurrekontuak".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:03
2018-05-31

Hastear da arratsaldeko saioa. Talde mistokoak hasiko dira —tartean, EH Bildu eta PDeCat—, eta txikienetik handienera hartuko dute hitza gero: Compromisek, EAJk, ERCk, Ciudadanosek eta Unidos Podemosek. Tertulia lasaian PSOEkoak.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:49
2018-05-31

EAJk hartu du erabakia, eta iragarri du arratsaldean Kongresuan hitza hartzen duenean jakinaraziko duela Aitor Esteban bozeramaieak zer bozkatuko duten bihar. Arreta guztia bereganatuko dute, bera, jeltzaleek arratsaldeko saioan.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

13:12
2018-05-31

Eztabaidak 15:00etan jarraituko du

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

13:11
2018-05-31

Rajoyk, Sanchezi: "Ezin zara presidente izan, ez duzulako herritarren babesik"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

13:10
2018-05-31

Rajoyk ere bere eserlekutik erantzun dio: "Sanchez, ez zaude gobernu bat osatzeko baldintzarik onenean. Ez duzu herrialderako ikuspunturik, ideiarik. Ez duzu erantzunik etorkizuneko erronken aurrean"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

13:09
2018-05-31

Sanchez: "Garai berri bat ireki behar dugu. Gauza asko egin behar ditugu denok, eta denon artean. Ez dakit zer gertatuko den bihar"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

13:08
2018-05-31

Sanchezen txanda da. Bere eserlekutik erantzuten ari da: "Mozioa ez zegoen gure planen artean, eta ni hautagai izatea ez zegoen nire planen artean. Baina beharrezkoa da"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

13:06
2018-05-31

Rajoy: "Nire hitza betetzen dut, zuk ez bezala". Amaitu du Espainiako presidenteak

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

13:01
2018-05-31

Rajoyk, Sanchezi: "Ez zara ezer azaltzera etorri, niri buruz hitz egitera baizik".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:59
2018-05-31

Rajoyren txanda, berriz ere: "Zergatik dimititu behar dut, Diputatuen Kongresuaren eta herritarren babesa baldin badut?"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:55
2018-05-31

Sanchez, dimisio eske: "Mozioaz gain, aukera bakarra zure dimisioa da"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:46
2018-05-31

Sanchez: "Zubiak eraikiko ditut Kataluniarekin, Torra presidentearekin, mozioak arrakasta izaten badu"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:45
2018-05-31

Sanchezek errepikatu du "gobernu autonomiko guztiekin" negoziatuko duela, eta denekin hitz egingo duela

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:44
2018-05-31

Sanchez: "Estrategia suizida bat da lurraldeen arteko konfrontazioa bultzatzea Moncloara iristeko".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:43
2018-05-31

Sanchezen txanda da orain: "Auzitegietan ezkutatu zara, Kataluniako gatazka politikoari aurre egin beharrean"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:40
2018-05-31

Bukatu du Rajoyk: "Lotsagarria litzateke mozioak arrakasta izatea"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:35
2018-05-31

Rajoyk xehetasunak eskatu dizkio PSOEren presidentegaiari bere programaren inguruan. Xehetasun "falta" hori erabiltzen ari da Espainiako presidentea Sanchezen aurka egiteko.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:31
2018-05-31

Rajoyren galdera Sanchezentzat: "Autodeterminazio eskubidea babestuko duzu, askok eskatzen dizuten bezala?"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:29
2018-05-31

Rajoyrentzat, Sanchezek "nola" gobernatuko duen jakitea da "garrantzitsuena". "Airean galdera asko" daudela uste du Espainiako presidenteak

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:27
2018-05-31

Rajoy: "Nire zeregina da sortzen ari zaren iruzurra azaleratzea"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:26
2018-05-31

Rajoy: "Mozioa aurkezteko arrazoietako bat programa aurkeztea da, eta Sanchezek ez du egin. Xantaia egiten die diputatuei"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:24
2018-05-31

Bukatu du Sanchezek. Rajoyren txanda da orain.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:20
2018-05-31

Sanchez, Rajoyri: "Ez al duzu ezer ikasi biok izan ditugun elkarrizketa publiko eta pribatuetatik? Arriskuan jarri duzu Espainia"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:11
2018-05-31

Sanchez dimisio eske, berriz ere: "Egoera hau saihestek aukera izan duzu. Zentsura mozioak orain amaitu dezake dimititzen baduzu. Esango al didazu, bai ala ez, dimitituko duzun? Ezin zara presidente izan, Gurtel auziko epaiaren ostean"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:09
2018-05-31

Sancheze, Rajoyri: "PSOE garbi aurkeztu izan da hauteskundeetara, ez zure alderdia bezala".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:07
2018-05-31

Sanchez: "Espero bezala, irainez betetako diskurtsoa egin duzu".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:06
2018-05-31

Bukatu du Espainiako presidenteak. Sanchezek erantzungo dio orain. PPko diputatuak zutik daude, txaloka.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:05
2018-05-31

Rajoyk, Sanchezi: "Espainiarrek hainbatetan esan dizute ez zaituztela nahi gobernuan. Mozioa da zure aukera bakarra boterera iristeko. Espainiarren aurkako zentsura mozioa da gaurkoa. Hori da zure egiazko mozioa".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

12:01
2018-05-31

Rajoy bere agintaldiko neurri politikoak defendatzen eta aldarrikatzen ari da, eta Sanchezi egotzi dio "emaitza onak" kontuan ez hartzea.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:59
2018-05-31

Rajoy, Kataluniaz: "Ezohiko erabakiak hartu behar izan ditugu"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:55
2018-05-31

Rajoyk, Sanchezi: "Konstituzioa aldatu nahi duzu, bai, baina zertarako?"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:55
2018-05-31

Rajoyk, Sanchezi: "Ez duzu inoiz argi hitz egiten. Ez duzu proiekturik Espainiarentzat. Ezinezkoa da jakitea zer pentsatzen duzun"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:51
2018-05-31

Rajoy: "Sanchezek normaltasuna aipatzen duenean, egungo gobernuaren lana desegiteaz ari da"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:48
2018-05-31

Zentsura mozioak dakartzan "ondorioak" kontuan ez hartzea egotzi dio Rajoyk PSOEren presidentegaiari: "Espainiari ez zaio komeni Sanchez presidente izatea. Bere interesetan oinarrituta aurkeztu du mozioa"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:44
2018-05-31

Rajoy: "Sanchezen helburua da boterera iristea, bozkalekuetatik igaro gabe. Berdin du norekin, berdin du gure aurrekontuekin bada ere".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:42
2018-05-31

Rajoyren ustetan, Sanchezek ez du "sinesgarritasunik".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:40
2018-05-31

Rajoy: "Sanchezen programaren puntu bakarra dira gure aurrekontuak".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:39
2018-05-31

Rajoy: "PSOEren neurrien ondoren etorri ginen gu, eta espero dut neurri horiei berriz aurre egin behar ez izatea".

11:35
2018-05-31

Rajoy: "PP ez dute zigortu. Sanchezek eta Abalosek gezurra esan dute".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:34
2018-05-31

Sanchezi erantzungo dio orain Rajoyk.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:32
2018-05-31

Sanchez: "Birsortze demokratikoari ezezkoa ematea da [biharko bozketan] abstenitzea".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:31
2018-05-31

Sanchezek ez du plana aldatu: mozioa onartu, Sanchez presidente izendatu, egonkortasuna bermatu eta hauteskundeetarako deia egin.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:29
2018-05-31

Sanchez, Kataluniara eta EAEra begira: "Zubiak berreraiki nahi ditugu erkidego guztiekin, eta elkarrizketarako deia egiten diet".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:27
2018-05-31

Sanchez: "PSOE Espainiaren historia demokratikoaren protagonista izan da. Harro gaude erkidego guztietako gobernuetan izan garelako eta gaudelako".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:26
2018-05-31

Laburbilduz, Sanchezek esandakoaren arabera, bere gobernuaren oinarriak elkarrizketa eta adostasunak izango dira, PPren aurrekontuak erabilita.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:23
2018-05-31

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko pausoak emango dituela argudiatu du PSOEren presidentegaiak.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:22
2018-05-31

Sanchez: "Proposatzen dudan gobernua europazalea izango da. Ekainean Europako Kontseiluaren bilerara herrialde mailako jarrera bateratua eramatera konprometitzen naiz".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:20
2018-05-31

Sanchez: "Ez dira gure aurrekontuak, baina beharrezkoak dira egonkortasunerako".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:17
2018-05-31

EAJren eskarietako bat betetzeko prest agertu da Sanchez, mozioak arrakasta izanez gero. "Egonkortasuna eta gobernabidea" erabili ditu argudiotzat.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:16
2018-05-31

EAJri keinua egin dio Sanchezek

Sanchez, EAJri begira: "EBko estatu kide gisa harturiko konpromisoak beteko ditugu, eta konprometitzen naiz egungo aurrekontuak errespetatzera".

Informazio gehiago

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:14
2018-05-31

Sanchez, Rajoyri, RTVEri buruz: "Manipulazioa ere ustelkeria da".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:13
2018-05-31

Sanchezek "aurrekontuen eta instituzioen egonkortasuna" bermatu nahi du moziotik gobernu bat aterako balitz.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:11
2018-05-31

Sanchez: "Nire gobernuak adostasuna bilatuko du".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:11
2018-05-31

Sanchez: "Talde parlamentarioekin adostuko dugu bide orria, egenkortasuna bermatzeko eta ondoren bozetara deitzeko. Programa moderatua eta errealista izango da".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:09
2018-05-31

Sanchez, bere balizko gobernuari buruz: "Gobernu baten burua izateko prest nago. Egonkortasunaren bermatzailea izango da, europazalea, eta kostituzioa errespetaraziko duena. Eta gobernu autonomikoekin hitz egiteko gai izango dena".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:08
2018-05-31

Sanchezek, Rajoyri: "Espainiari komeni zaio aurrera begiratzea, eta zu iraganaren parte zara. Ez zara etorkizunaren parte izango. Adostasunaren garaia izango da".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:05
2018-05-31

Sanchez: "Adostasunaren garaia da, birsortze demokratikoarena".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

11:02
2018-05-31

Rajoy "bakarrik" dagoela uste du Sanchezek, eta gogorarazi du errealitate horrek frogatzen duela "garai politiko baten amaieran" daudela.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:59
2018-05-31

EAJ Sanchezen diskurtsoa entzuten ari da: "EAJk bere erabakia emango du ezagutzera, PSOEren arrazoiak entzun ondoren eta Pedro Sanchez hautagaiak hitzemango dituen konpromisoak ezagutu ondoren", adierazi zuen atzo alderdiak.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:56
2018-05-31

Ciudadanosi keinua egin dio Sanchezek: "Demokrazia birsortzera konprometitu ziren batzuk"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:54
2018-05-31

Sanchez, Rajoyri: "Zer gehiago gertatu behar da? Ez al da nahikoa ustelkeria?". PSOEren presidentegaiak oraindik ez du bere programaren berri eman.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:52
2018-05-31

Sanchez diputatuei begira jarri da: "Rajoyren zentsura edo jarraitutasuna, bi aukera besterik ez daude".

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:51
2018-05-31

PSOEren hautagaiak dimititzeko eskatzen dio behin eta berriz Rajoyri.

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:50
2018-05-31

Sanchez, Rajoyri: "Prest al zaude orain dimititzeko? Dimitituko al duzu?"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:47
2018-05-31

Espainiaren erakundeak eta instituzioak defendatzeko beharra ohartarazi du Sanchezek: "Krisi instituzional batean gaude. Zentsura mozioa aurkeztea beharrezkoa zen"

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:45
2018-05-31

PSOE "irtenbide konstituzional bat" eskaintzen ari dela nabarmendu du Sanchezek

Ander Perez Zala

Ander Perez Zala

10:42
2018-05-31

Pedro Sanchez PSOEren presidentegaiak hitz egingo du orain, bere programa defendatzeko

10:37
2018-05-31

Mozioa presaka eta asmo txarrez aurkeztu izana egotzi dio beste behin Rajoyk Sanchezi, eta ohartarazi du ez dituela "ondo" neurtu horrek ekar ditzakeen ondorioak. Ekonomia eta aurrekontuak "arriskuan" jartzen dituela ohartarazi du.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:32
2018-05-31

EAJko buruzagitza bilduta dago

Gasteizko EAJren egoitzan bilduta dago Euzkadi Buru Batzarra, eta handik ari da jarraitzen Kongresuko eztabaida. Hain zuzen ere, 19:30etarako elkarretaratzera deitu dute hainbat taldek Arabako hiriburuan, jeltzaleei mozioa babes dezatela eskatzeko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:29
2018-05-31

Bigarrenez erantzungo dio Rajoyk Abalosi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:24
2018-05-31

Gurtel auziko sententzia irakurri egin duela erantzun dio Abalosek Rajoyri, eta PPko diputatuei galdetu die ea zein zati irakurtzea nahi duten: "Zuei ondoen datorkizuena?".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:19
2018-05-31

"Muturreko independentistei" indarra ematea eta ekonomia kolokan jartzea egotzi die Rajoyk sozialistei.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:13
2018-05-31

Sozialistek 155.ari emandako babesa ekarri du gogora Sanchezek, eta nabarmendu soilik horretarako elkartu dela popularrekin azken urtean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:09
2018-05-31

PPk Gurtel auziarekin zerikusia duela ukatu ostean, PSOEri egin dio galdera Rajoyk: "Bada sozialisten artean ustelkeriagatik zigortutakorik? Agertzen bada zuen aurkako zentsura mozioa aurkeztuko duzue?".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:02
2018-05-31

Alderdi Popularraren baitan ustelkeriarekin lotutako jendea izan dela aitortu du, baina nabarmendu du alderdiak "milaka militanteren babesa" duela. Gobernuburuaren aurkako jazarpena bultzatzea egotzi dio Rajoyk Sanchezen alderdiari, eta gogorarazi du PPk aurkeztutako aurrekontuan babestu dituela Kongresuaren gehiengoak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:59
2018-05-31

Gezurretan aritzea egotzi dio Rajoyk PSOEko antolakuntza idazkariari. Berretsi du Alderdi Popularrak ez zuela ustelkeria auzien berri, eta ohartarazi du epaia bada mozioaren oinarri bakarra hura erretiratu beharko luketela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:56
2018-05-31

Rajoyk dio Gurtel auziko epaiak ez duela Espainiako Gobernua aipatu ere egiten . Esaldi bat bukatzen duen aldiro txaloz hartzen dute alderdikideek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:55
2018-05-31

PSOEren mozioa kritikatzen ari da Rajoy; epaiaren interpretazio "askea eta interesatua" egitea egotzi die sozialistei, eta nabarmendnu du epaia ez dela sendoa eta ez dela aho batez hartua. "Sanchez jaunak mirari baten pare ikusi zuen mozioa".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:53
2018-05-31

Rajoy: "Justifikatu ezin dena justifikatzen saiatu zara"

"Ezinezko lana egiteko eskatu dizute. Arrazoia falta izan zaizu bai moduan eta baita edukian ere. Gauez eta presaka aurkeztu duzue mozioa. Hauteskundeen beldur zineten? Okertu egin zarete".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:51
2018-05-31

Amaitu du Abalosek. Mariano Rajoyren erantzuna orain.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:47
2018-05-31

Espainiaren batasunaren alde, orain, PSOEko antolakuntza idazkaria: "Aberri handia nahi dugu. Politika Konstituzioa defendatzea ere bada".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:43
2018-05-31

CUPen mezua: "Mozioak aktoreak aldatzen ditu, baina ez du arazoa konpontzen".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:41
2018-05-31

Abalosek argudiatu du mozioa ezin dela izan bozetara deitzeko tresna hutsa

Ustelkeria auzietan oinarritu du Abalosek zentsura mozioa, eta argudiatu du ezin dela izan ez instrumentala eta ezta hauteskundeak iragartzeko urrats hutsa ere: "Ganbera honek argi utzi behar du jokabide hori gaitzesten duela, eta ondoren antolatuko ditugu bozak. Hori da bidea demokrazia sendoa dela frogazeko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:37
2018-05-31

Abalos: "Zuzenbide estatua kolokan jartzen duen gobernu baten aurka erantzuten ari gara. Ganbera honek gaur erantzuten ez badu, zer esango dugu gainontzenko epaiak heltzen direnean?".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:30
2018-05-31

Abalosek gogorarazi du zentsura mozioa konstituzioan jasota dagoela, alternatiba bat aurkezteko aukera ematen duen tresna gisa. "Baina erantzukizunez jokatzea eskatzen du".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:27
2018-05-31

"Une honek eskatzen duen handitasun eta seriotasunarekin" hausnartzeko eskatu dio Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak EAJri.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:25
2018-05-31
Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:22
2018-05-31

Errealitatea eta epaia bera ere ukatzea egotzi dio Abalosek Alderdi Popularrari.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:18
2018-05-31

PSOEk Gurtel auziari buruzko bideo bat jarri du bere Twitterreko kontuan, eta galdera bat egin die diputatuei: "Zein ondorio ditu Mariano Rajoyk gobernuburu izaten jarraitzeak?".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:14
2018-05-31

Oihuak PPko eserlekuetan, Abalosek esan duenean alderdi oso bat zigortu dutela ustelkeriagatik.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:11
2018-05-31

Abalos Gurtel auziaren epaia irakurtzen, eta gogorarazten PPko buruzagitzak ukatu egin zuela alderdiak B kutxarik zuela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:08
2018-05-31

Abalosek hartu du hitza eztabaidaren hasieran.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:08
2018-05-31

Oraintxe sartu da Rajoy Kongresuan, eta berehala hasiko da eztabaida. Txalo zaparrada batekin hartu dute gobernuburua alderdikideek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:05
2018-05-31

Mariano Rajoy gobernuburua ez da oraindik iritsi Kongresura.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:04
2018-05-31

Jose Luis Abalos PSOEko antolakuntza idazkariak hartuko du lehenik hitza, eta haren ostean hitz egingo du Pedro Sanchezek. Abalosek berretsi du legealdia amaitu aurretik deituko lukeela bozetara PSOEk.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:57
2018-05-31

Goizeko bederatzietan da hastekoa Espainiako Kongresuan zentsura mozioaren eztabaida. Sanchezek bermatua du Podemosen aldeko botoa, baina horrekin bakarrik ez du aski Mariano Rajoy kargutik kentzeko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna