Rajoyren aurkako zentsura mozioa
Sanchezek 180 boto jaso ditu Rajoy botatzeko
Zentsura mozioan, alderdien txanda amaitu ondoren agertu da Rajoy Kongresuan. Presidente izatea "ohore bat" izan dela esan du agerraldi labur batean. Ezustekorik ez da izan bozketan eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatu du Kongresuak.

* PSOEk, Unidos Podemosek, ERCk, PDeCATek, EAJk, Compromisek, EH Bilduk eta Nueva Canariak bozkatu dute zentsura mozioaren alde. PPk, Ciudadanosek, UPNk eta Foro Asturiasek, kontra.
* Sanchezek "egonkortasuna" oinarri duen programa bat aurkeztu du, eta esan du "lehentasunezko bazkide" izango duela EAJ.
* Botere aldaketa azkar egingo da datozen egunetan, eta gaur zortzi ministro kontseiluaren lehen bilera egin dezake gobernu berriak.
Zuzeneko kontakizuna
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
Mendiak "Euskadirentzako garai berri bat" iragarri du, Sanchezen agintaldiarekin
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak babesa agertu dio Sanchezi, eta ziurtatu du Espainiako presidente berriak "erronka izugarri honi" erantzuten jakingo duela. "Eskerrik asko, Sanchez jauna, duintasuna itzultzeagatik. Ziur nago, gobernuko presidente bezala, erronka izugarri honi erantzuten jakingo duzula. PSOEren garaia da, akordioarena eta eskubideen hedatzearena, Espainiarentzako eta Euskadirentzako aldi berri bat".
Gracias @sanchezcastejon, por devolvernos la dignidad. Estoy segura de que, como Presidente del Gobierno, sabrás responder a este enorme reto. Es el momento del @PSOE, del acuerdo y la extensión derechos, un tiempo nuevo para España y para Euskadi. #GobiernoDeLaDignidad pic.twitter.com/tqwmfJvhAM
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) 1 de junio de 2018

Gorka Berasategi Otamendi
2018-06-01
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak Sanchezen izendapenari buruzko adierazpena egin du bere Twitter kontuan. "Mendekuaren aldekoak izango bagina, gaur asebeteta egongo ginateke. Baina, justiziaren aldekoak garenez, gaur oraindik ezin dugu ezer ere ospatu. Borroka eta bide luze bat ditugu aurretik bidegabekeriak gainditzeko; asko gara, eta ekinak".
Si nosaltres fóssim de venjança, avui ja ens podríem donar per satisfets. Però com que som de justícia, avui encara no podem celebrar res. Ens queda una llarga lluita i un llarg camí per vèncer les injustícies, que són moltes i persistents.
— Carles Puigdemont 🎗 (@KRLS) June 1, 2018

Gorka Berasategi Otamendi
2018-06-01
Compromiseko Joan Baldovik nabarmendu du Sanchezen gobernua "zilegia" dela. Legealdi hasieran bere alderdiak esan bezala, Rajoy gobernutik kentzea posible zela frogatu da, haren esanetan. Compromis kide "leiala" izango dela aurreratu du. Balodoviren arabera, "itxaropenez betetako aldia" hasiko dela ziurtatu du, eta gaineratu du Sanchezek hitzartutakoa betetzen badu Compromisek "erraz" jarriko diola agintaldia.

Gorka Berasategi Otamendi
2018-06-01
Urkulluk urratsak eskatu dizkio Sanchezi autogobernuan
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "katarsi politikoa" sustatzeko galdegin dio Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatu berriari. Sanchezi Gernikako Estatutua betetzea eta autogobernuan aurrerapausoak egitea eskatu dio. Lehendakariak "etengabeko elkarrizketa" eta "akordiorako borondatea" eskaini dizkio.
Bestalde, EAJk zentsura mozioa babesteko hartu duen erabakia defendatu du Urkulluk. Adierazi duenez, ez du espero PPk EAJrekiko "mendekua" bilatzea.

Gorka Berasategi Otamendi
2018-06-01
2018-06-01
Albert Riverak hedabideen aurrean esan du Rajoyren gobernuari amaiera eman nahi ziola Ciudadanosek, "baina ez era honetan". Adierazi duenez, gizarteak "oso erne" egon beharko du Sanchezek independentistei trukean zer ematen dien jakiteko. Sanchezen gobernuarentzako alternatiba prestatuko dutela aurreratu du.

Gorka Berasategi Otamendi
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
Hernandok gogorarazi du Sanchez ez dela diputatu, eta ohartarazi horrek erakusten duela hastear den garai honetan "denak" balio duela: "Akordio ilunak egin dituzue bulegoetan, eta ez dituzu horiei buruzko xehetasunak eman nahi. Ez espero nire talde parlamentarioak bidaia honetan lagunduko dizunik".

Arantxa Elizegi Egilegor
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
Zentsura mozioa erretiratzeko eskatuz amaitu du hitzartzea Hernandok, eta ohartarazi du Jose Luis Rodriguez Zapaterok "krisi sakonean murgilduta" utzi zuela estatua: "Zuk zuzendu nahi duzun Frankenstein gobernua mehatxua da espainiarrentzat".
Zutik eta txaloka agurtu dute alderdikideek Hernando.

Arantxa Elizegi Egilegor
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
Hernando: "Ibarretxeren garaietara itzuli nahi duzue, eta norabide okerra da hori"
"ETAkoen lagunekin" gobernatzea egotzi dio Hernandok Sanchezi: "Merezi du honek guztiak zure nahi pertsonalak bete ahal izateko. Prest zaude denon artean eraiki dugun Espainiaren proiektu hau suntsitu nahi duten muturrekoekin elkartzeko?".

Arantxa Elizegi Egilegor
2018-06-01
2018-06-01
2018-06-01
Hernando (PP): "Oinarririk gabeko zentsura mozioa aurkeztu dute betikoek"
Bere hitza urratu eta kritikatutako aurrekontuak beteko dituela esan izana egotzi dio Rafael Hernandok Sanchezi, eta Alderdi Popularraren "lorpenak" zerrendatu ditu, besteak beste, Carles Puigdemont presidente kargutik kendu izana.
2018-06-01
2018-06-01
Oharra Kongresuko korridoreetan
‘Voto sí solo para echar a M. Rajoy’. Horrela sartu da Diego Cañamero (@DcaValle) diputatua Kongresura. Rajoyren arrastorik ez korridoreetan ezta hemizikloko eserlekuan ere. #MociónCensura #ZentsuraMozioa pic.twitter.com/g4m1pYPwDl
— Oihan Vitoria (@oihanvito) 2018(e)ko ekainaren 1(a)

Arantxa Elizegi Egilegor
2018-06-01
2018-06-01
Rajoyk Madrilgo jatetxe batetik jarraitu zuen atzo arratsaldean Kongresuko eztabaida. Goizean, aldiz, ez zuen galdu oposizioari erantzuteko aukera.

Arantxa Elizegi Egilegor
2018-06-01