Katalunia

Rajoyren eta Santamariaren kontra kereila jarri du Torrak

Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu du kereila Kataluniako presidenteak. Prebarikazioa leporatu die uko egiteagatik Generalitateko Egunkari Ofizialean Kataluniako kontseilariak izendatzeko dekretua argitaratzeari.

Quim Torra Kataluniako presidentea, artxiboko irudi batean. /
Quim Torra Kataluniako presidentea, artxiboko irudi batean. / Victor Lerena/EFE

Gorka Berasategi Otamendi -

2018ko ekainak 1

Kataluniako Gobernuak ohar bidez jakinarazi du Quim Torra gobernu presidenteak kereila aurkeztu duela Mariano Rajoy gaur arte Espainiako presidentearen eta haren presidenteorde Soraya Saenz de Santamariaren kontra. Torrak Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Aretoan jarri du kereila.

Generalitateak azaldu duenez, prebarikazio delitua leporatu die Torrak Rajoyri eta Santamariari, Kataluniako gobernurako aukeratu zituen kontseilarien izendapenerako dekretua ez dutelako argitaratu Generalitateko Egunkari Ofizialean. "Erabaki arbitrarioa da, [Espainiako Gobernuari dagozkion] eskumenetatik harago doana eta babes juridikorik gabekoa". Generalitatearen iritziz, Rajoyk eta Santamariak muzin egin diote derrigorrezko betebehar arautuari.

Dekretuak ez argitaratzeak Torraren eskubide politikoak kaltetu dituela ere salatu du Kataluniako Gobernuak. Azladu duenez, Torrak aurkeztutako kereilak ez dio biderik ixten "kaltetutako kontseilariek beren eskubide politikoak urratu direlako abiatu ditzaketen legezko neurriei".

Kereilak auzitegiari dei egiten dio auzia ikertzera. Horretarako, Rajoy eta Santamaria deklaratzera deitzeko eskatzen dio, baita Roberto Bermudez de Castro Administrazio Publikoko estatu idazkariari ere.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna