GIZARTEA

81 urteko gizon bat hilda aurkitu dute Azpeitian

Traktorearekin ezbeharra izan duela uste dute. Bakarrik bizi zen gizona, eta uste dute denbora zeramala hilda.

Garikoitz Goikoetxea.
2018ko ekainaren 1a
18:18
Entzun

Larrialdi zerbitzuetan 15:20an jaso dute abisua, Azpeitiko Eizagirre auzoan (Gipuzkoa) hilda zegoela gizon bat, istripua izandako traktore baten alboan. Inguruan bizi zen gizona.

Ertzaintzako iturrien arabera, litekeena da gizonak denbora eramatea hilda, ezbeharra izanda. 81 urte zituen, eta bakarrik bizi zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.