Athletic

Athleticek Dani Garcia fitxatu du hurrengo lau denboraldietarako

Jokalariak 70 milioi euroko etete klausula izango du. Gaur aurkeztu dute.

Dani Garcia, Eibar taldeari agur esan zioneko agerraldian, joan de maiatzaren 10ean. GORKA RUBIO, EFE
2018ko ekainaren 4a
12:03
Entzun

Denboraldi amaieran amaitu behar zuen kontratua Garciak Eibarrekin, eta taldea utzi eta Athleticera joatea erabaki du. Talde-txurigorriarekin 2022ko ekainera arteko kontratua sinatu du.

Athleticek gaur aurkeztuko du taldeko jokalari gisa zumarragarra. 12:00etan izan da aurkezpena.

Athleticen hurrengo denboraldirako egin duen laugarren fitxaketa da Garciarena. Aurretik, kontratua lotu du Eduardo Berizzo entrenatzaile argentinarrarekin, eta Ander Capa (Eibar) eta Cristian Ganea (Viitorul) jokalariekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.