Guatemala

Gutxienez 25 hildako eragin ditu sumendi batek Guatemalan

Azken urteetako okerrena izan da Fuego sumendiaren erupzioa. Milioi batetik gora pertsonari eragin die.

Erreskate taldeetako kideak zaurituak ateratzen, El Rodeon. NOE PEREZ, EFE
2018ko ekainaren 4a
06:55
Entzun

Hiru eguneko dolualdia ezarri du Guatemalako Gobernuak sumendiak eragindako 25 hildakoak oroitzeko. Erupzioa azken urteetako okerrena izan dela nabarmendu dute adituek. Sumendiak jaurtitako errautsa 10.000 metroko altueraraino heldu da, eta agintariek alerta laranja ezarri dute herrialde osoan.

Chimaltenango, Escuintla eta Sacatepequez herriak izan dira kalte gehien jasan dutenak. Horiek hala, gobernuak hondamendi egoera ezarri du horietan. Orotara, hogei pertsona inguru izan dira zaurituak, baina milioi bat baino gehiago kaltetuak. Zaurituen artean hamabi haurrak dira, eta haietako lauk laugarren mailako erredurak dituzte. Bestalde, Escuintla eskualdeko El Rodeo herria ia osorik errautsez estalia geratu da, eta larrialdi zerbitzuak ezin izan dira oraindik bertara sartu, labaz inguraturik dagoelako.

Hildako eta zaurituen kopuruak gora egin dezake datozen orduetan; izan ere, hainbat lagunek desagertuta jarraitzen dute, eta beste 3.000tikĀ  gora atera behar izan dituzte etxetik. Fuego sumendia pizten den bigarren aldia da honako hau aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.