Espainiako Gobernua

Josep Borrell izango da Espainiako Atzerri ministroa

Felipe Gonzalezen gobernuan Obra Publikoen, Garraioen eta Ingurumenaren ministro izan zen.

Borrell, atxiboko irudi batean. EFE
Berria
2018ko ekainaren 4a
06:57
Entzun

Zentsura mozioa irabazi ostean, PSOEko Pedro Sanchez gobernua osatzen ari da egunotan, eta lehen izenaren berri eman dute jada: Josep Borrelli proposatu dio Atzerri ministro kargua, eta hark onartu egin du.

Felipe Gonzalezen gobernuan ere izan zen 1991etik 1996ra, Obra Publikoen, Garraioen eta Ingurumenaren ministro gisa. 2004tik 2007ra Europako Parlamentuko presidente izan zen. Espainiako presidenteak etzi emango du bere lantaldearen berri, eta litekeena da politikari katalan gehiago izatea gobernuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.