Ekonomia

Etxebizitzen prezioa %6,1 garestitu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Aurtengo lehen hiruhilekoan iazkoan baino %2,1 garestiago saldu dira etxeak Nafarroan.

Etxeizitza bat salgai, Iruñean.
Etxeizitza bat salgai, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU

Jon Fernandez -

2018ko ekainak 7

Etxebizitzen garestitzea etengabea da, eta, gainera, erritmoa bizkortu da azken hiru urteetan. Etxebizitzen prezioek 2007an jo zuten goia, INEren arabera, eta 2014an hondoratu ziren, Nafarroan %47  merkatu ondoren, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %40. Harrezkero, garestitzen ari dira prezioak: Nafarroan, %0,6 igo ziren 2015ean, %1,7 2016an, eta %2,2 iaz; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, %1, %2,6 eta %5,2.

INEk aurtengo lehenengo hiruhileko datuak publikatu berri ditu, eta erakutsi du goraka jarraitzen dutela prezioek. 2018ko martxoan, 2017an baino %6,1 garestiago saldu dira etxebizitzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %2,1 garestiago Nafarroan. Bestalde, hiruhileko batetik bestera etxeak %1,6 garestitu dira EAEn, eta 0,9 Nafarroan.

Nafarroan Hego Euskal Herriko beste hiru lurraldeetan baino motelago ari dira garestitzen etxebizitzak. Edonola ere, bi kasuetan, batez ere etxebizitza berrien garestitzeari zor zaio igoera. Nafarroan, urte arteko konparazioan, bigarren eskuko etxebizitzak %1,8 garestitu dira, eta %2,7 etxebizitza berriak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, %5,5 kariotu dira bigarren eskuko etxeak, eta %8,7 berriak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna